donostia. Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den martxoan Igeldoren independentzia eskaera gai-tzetsi zuen arren, lanean jarraituko dutela adierazi zuen atzo Juan Karlos Izagirrek, Itxas Aurre plataformako bozeramaileak. "Hamabost urte daramazkigu borrokan eta bidea zaila izan da. Martxoan Foru Aldundiak hartutako erabakia beste traba bat besterik ez da izan, baina horrek ez du esan nahi lanean jarraituko ez dugunik, bereiztea lortzen ez badugu, Igeldo desagertu egingo delako".

Urte mordo honetan egindako lana bertan behera uzteko asmorik ez dutela erakusteko, gainera, festa antolatu dute Igeldon igande honetarako. Musika, pailazoak, kirola, erromeria eta bertso saioekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.