Cristina Enea, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak, beroketa orokorraren inguruko hitzaldia hartuko du bihar, arratsaldeko zazpietan: Etorkizun hiperberoa? Eta zer? Iraganeko gertaera klimatikoen ikasketek erakusten dutenaren inguruan arituko da EHUko Estratografia eta Paleontologia arloko Aitor Payros ikerlaria. Tesi honen arabera, iraganeko gertaera klimatikoek lurrazalaren etorkizuneko ezaugarriak aurreratzen lagundu dezakete eta baita horiek biosferan izan dezaketen eragina neurtzen.

Egiako Jareño kultur etxeko liburutegiak lau eta zortzi urte bitarteko gazteei irekiko dizkie ateak gaurtik ostiralera bitartean. Haur Liburuaren Astea dela eta, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte kultur etxean astelehenetik. Gaur, ipuin kontaketa saioa izango da 17.30ean: Marrazkiak lagun, bidaiatxoa egingo dugu!. Bihar, ipuin japoniarren txanda izango da, 18.00etan. Ostiralean, aldiz, hitz jolasak, abestiak eta poemak errezitatuko ditu Pello Añorgak. Poesia eta jolasek bat egingo dute (17.30ean).