Enplegagarritasuna kirolean

Mondragon Unibertsitateak, Eibarrek eta WATS-ek bat egin dute kirol arloko prestakuntza bultzatzeko

09.02.2021 | 01:03
Alex Navarro, Mikel Larrañaga, Lander Beloki eta Jon Ander Ulazia, atzo Ipuruan. Argazkia: N.G.

Eibar – Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, SD Eibar futbol-klubak eta WATS Teamek –erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalean eta kirol-arloko indarkeriaren preben-tzioan–, akordioa sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna susta-tzeko, bi unibertsitate-programaren bitartez: Kirol Enpresako Berrikun-tza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.

Hitzarmena atzo sinatu zuten talde gipuzkoarraren Ipurua estadioan, eta bertan parte hartu zuten: Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak; Mikel Larrañagak, Eibar Kirol Elkartea Fundazioko lehendakari-ordeak; Jon Ander Ulaziak, Eibar Kirol Elkarteko kontseilari ordezkariak; eta Alex Navarrok, WATS Teameko fundatzaileetako batek.

Hiru alderdien artean garatutako ekimena kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bidez. Programa horietan, Eibar klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan.

Gainera, hitzarmenak beka-programa bat izango du taldeko kirolarientzat eta lan-jarduera klubean bertan garatzen duten pertsonen-tzat; baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-har-tzaileentzat.

KIROLARI EZAGUNAK Bi programetako irakasleen artean WATS taldeari lotutako eliteko kirolaren munduko aurpegi ezagun asko izango dira, hala nola Xabi Prieto (Realeko jokalari ohia), Vicente del Bosque (Espainiako hautatzaile ohia), Julen Guerrero (17 urtez azpiko hautatzailea eta Athletic-eko jokalari ohia), Patricia Ramírez (kirol psikologoa eta idazlea), edota Jero García (Hermano Mayor telebista saioko aurkezlea eta boxeolari profesional ohia).

Beste hainbat gaietan itzel handiko hamabost profesional aipagarrik ere parte hartuko dute, enpresa-kudeaketa, ekintzailetza, negozio-garapena, marketina edota komunikazioa lantzeko.

Programa horietan kirol arloko profesionalek parte hartuko dute: Xabi Prieto, Vicente del Bosque eta Julen Guerrero, besteak beste