- Marcelo Nicola Acunsa Gipuzkoa Basketeko entrenatzailearen ustez, Bartzelonari irabazteko aukerak izateko bere taldeak "defentsan hobetu eta errebotea kontrolatu behar ditu; egunero egin beharko genituzkeen gauza bi, eta ziurrenik hobetu beharko ditugunak".

Asteotako egutegi estuari dagokionez, hauxe esan zuen "daukagun egutegia da, eta ez dago gure esku hori aldatzea. Europa mailan talde garrantzitsua den Bartzelonaren aurka jokatzeko prest egon behar dugu, nortasunez eta gogo-tsu aurre eginez".

"Barça beti izan da Europako lehen mailako taldea, eta beti izango da aurkari zaila. Gainerako partida guztietan bezala, guk ere, gure aurpegi onenarekin, anbizio handienarekin eta hobetzeko gogoz, egin behar diogu aurre", esan zuen amaitzeko. -