- Super Amara Bera Berari lehiaketak dakarren erritmo bizia falta zaio, oraindik, maila gorenera iristeko, Imanol Álvarezen ustez. Elxen aurka final-laurdenetan huts egin eta Lanzarote igo berriaren kantxan garaipena lortu ondoren, Donostiako taldeak erronka berriak ditu bihar bertatik hasita, izan ere, liga eskura-tzeko lehian ibili nahi duen Atletico Guardés izango baitu arerio Gasca kiroldegian (21.00etan, Teledeporte). Zentzu horretan, denboraldi berezi eta zail honen aurrean aipatu du "hazi egin behar dugu, autoestimua behar dugu, guretzat partida bakoi-tza garrantzitsua baita. Lanzaroteko partida ondo etorri zaigu, baina Guardésen aurkakoarekin egonezin pixka bat dut. Partida horrek gure maila erakutsiko du, eta urrats bat aurrera egin behar dugu. Ondo ateratzen ez bada edota berriro zalan-tzak izaten baditugu, atzerapauso erdi bat ematea litzateke, eta ez gaude pausoak atzera egiteko moduan".

Gainera, talde galiziarraren aurkako biharko partida are garrantzi-tsuagoa da lehiaketa sistema berria kontuan izanik, taldeak bi multzotan banatu baitituzte. Imanol Álvarezen iritziz, "gure taldean, itxura batean, nahikoa argi dago goiko laurak eta beheko laurak zeintzuk izango diren. Horregatik, partida batzuk ez dira hain garrantzitsuak puntuei dagokienean, bai, ordea, hazten jarraitzeko edota porrot batek ekar lezakeen kolpeagatik. Bestalde, zurekin batera sailkatuko direla uste duzun taldeen aurkako partidak, final garrantzitsu bilakatzen dira; izan ere, irabaziz gero, puntu horiek baliagarriak baitira bigarren faserako. Gainera, aurrera joan ahala, askoz denbora gutxiago egongo da horiek berreskuratzeko".

Hori guztia gogoan hartuta, eta Guardés taldea bi puntu baliotsu horiek lortzeko asmoz iritsiko denez, entrenatzaile ermuarrak argi du zer espero duen: "Partida gogorra, zaila, azkenean erabakiko dena eta gure alde erortzea nahiko nukeena. Etxean jokatuko dugu, eta dirudienez, bigarren fasean gehi-tzeko edota kentzeko puntu baliagarriak izango direnez, oso partida garrantzitsua da. Agian goiz samar da horrelako partidak jokatzeko, baina ondo mentalizatuta irten beharko dugu. Buruan gauzak argien dituenak abantaila izango duela esango nuke".

Atletico Guardés taldearen inguruan Imanol Alvarezek azpimarratu duenez, "talde ona du, eta jokalari interesgarri pare bat galdu arren, bi fitxaketa on egin eta txukun ordezkatu ditu. Iazko entrenatzaile berdina dute, eta mekanismoak barneratuta. Nik gustuko dut Guardésen jokoa, eta zalantzarik gabe, partida oso landuta ekarriko dute".

Bihar Gascan jokatuko den norgehiagoka izango da Super Amara Bera Bera taldeak publikoarekin jokatuko duen lehena, martxoan lehiaketa eten zenetik; eta, gainera, Donostiako kiroldegi horretara, COVID-19ak eragindako pandemia hasi zenetik, publikoa sartuko den lehena ere izango da. Horren inguruan Imanol Alvarezek aitortu duenez, "gogotsu gaude jendea egongo delako. Taldearentzat oso garrantzitsua da publikoaren lagun-tza. Pizgarria izango da jendea berriz ikustea, oso pozik gaude".

"Guardésen aurkako partidan urrats bat aurrera egin behar dugu"

Super Amarako entrenatzailea