Xistera Masterseko finalerdiak jokatzeko prest

13.08.2020 | 09:42
Jokin Arbe pilotaria.

Xistera Masterseko finalerdiak jokatzeko prest daude, ostiralean jokatuko baitira Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan, 19.00etan hasita.

Finalerdiak aldaketa batekin datoz, izan ere Mancik ezin izango baitu jokatu eta bere ordez arituko da Jon Mandiola. Ondorioz, Mandiola anaien arteko dema izango da.

Gonzalez eta Jon Mandiola, Arberen eta Danel Mandiolaren aurka neurtuko dira, Mandiola anaiak elkarren aurka. Azken bikote honek final-laurdenak jokatu behar izan zituen, eta itxura ona emanez aise hartu zituzten mendean Alberro eta Zugaitz. Gonzalezentzat eta Jon Mandiolarentzat lehen partida da Masters honetan, zuzenean baitzeuden finalerdietara sailkatuta.

Antxon eta Goixerri, berriz, Aaronen eta Urangaren aurka neurtuko dira. Azkeneko hauek izan ziren final-laurdenak jokatu behar izan zituztenak, eta maila ona eman da utzi zituzten bazterrean Zuloaga eta Mandagaran. Antxonentzat eta Goixerrirentzat aurreneko partida da, baina beraiek dira Xistera Zirkuituko egungo txapeldunak, eta tartean Antxon egon da, faborito aterako dira.