- Azken jardunaldira mailari eusteko “aukerekin iristeko Valentziari gailentzea espero du Jose Luis Mendilibar Eibarko Kirol Elkarteko entrenatzaileak. Gure motibazio bakarra irabaztea da. Gero gerta daiteke tartean dauden beste talde batzuek emaitza txarrak lortzea eta berdinketa ere nahikoa izatea bizirik manten-tzeko, baina irabaztera irtengo gara besteek zer egiten duten pentsatu gabe. Azken partidetan ondo jokatu dugu. Helburua garbia da; azken jardunaldira mantentzeko aukerekin iristea”. Zaldibarko entrenatzaileak kontzentrazio osoz zelairatzearen garrantzia azpimarratu zuen: “Hasieratik estutu behar ditugu, gu geu izan, eta azken hiru partidetan jokatu dugun bezala jokatu. Eurek ez dute ezer jokoan, baina zaleen aurrean jokatuko dute, eta gainera, denboraldiko azken partida dute Mestallan”.

Eibarrek oraindik ere mailari eutsi diezaiokeela azpimarratu zuen Mendilibarrek: “Garrantzitsuena irabaztea da, eta gainerako emaitzek lagun-tzen badigute, hobeto. Mailari eusteko benetako aukerarik badugu oraindik. Alaves, Getafe eta Huesca gu baino egoera hobean daude, baina haiek ere partida zailak dituzte. Guztion lanean sinesten dut, eta batez ere gurean, partida aurrera ateratzeko”.

Bestalde, Voro Valentziako entrenatzaileak esan du “pozik” daudela pandemia lehertu zenetik estreinakoz bost mila zale sartu ahal izango direlako Mestallan, baina ez omen du uste hori erabakigarria izango denik emaitzari begira.