- Prestatzaile armaginak gogorarazi duenez, Ipuruako aurreko norgehiagokan Osasuna 0-2 nagusitu zen. "Osasunak gure antzeko jokoa egiten du, baina haien aurka jokatu dugunean, guri gehiago kostatu zaigu nahi dugun bezala jokatzea beraiei baino, eta horregatik irabazi gaituzte -azaldu zuen teknikariak-. Geurea ematen saiatu behar dugu, aurrean zer daukagun jakinda".

"Aurreko denboraldian oso ondo aritu zen, aurten ere ondo dabil, argi dauka zer nola jokatu, eta ongi egiten du". Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak bihar aurkari izango duen Osasuna goraipatu zuen atzo:

Eibarrek hiru partida jokatu ditu denboraldi honetan Ipuruan, berdinketa bat eta bi porrot lortuta; ez du, beraz, oraindik etxean partidarik irabazi. Egoera hori alda-tzeko itxaropenik badu Mendilibarrek. "Bada garaia, gutxienez sentsazio onak izan eta zelaitik pozik irteteko", esan du entrenatzaile bizkaitarrak.

Partida honetarako jokatzeko prest izango ditu Sevillatik ekarritako azken bi fitxaketak, Alejandro Pozo eta Bryan Gil. Entrenatzailearen ustez, Eibarren orain arte ez zituzten "bestelako" gauzak ekarriko dizkiete jokalari hauek taldeari. Pozoren azkartasuna azpimarratuz, "pipermina" dela esan zuen; Bryan Gili buruz, berriz, arerioak gainditzeko duen gaitasuna eta kalitatea.

Mendilibarrek ez du, ordea, Edu Expósito jokatzeko moduan izango. Armaginen mediku taldeak atzo jakitera eman zuenez, baja izango da eskuineko belaunean mina duelako.