Aste borobila Super Amara Bera Berak

Liga guerreras iberdrola granollersen ere nagusi gipuzkoarrak (26-39)

30.10.2021 | 23:43
Bera Berak hiru partida irabazi ditu azken zazpi egunetan. Argazkia: Javi Colmenero

Granollers26

Super Amara39

GRANOLLERS Wiggins, González (3), Dias (2), Prelchi (5), Capdevila (3), Vázquez y Vegué (2) –Hasierako zazpikoa– Sobrepera (4), Sarandeva (4), Castañera (1), Monllor (1), Ben Chayhab (1) y Mera (p.s.).

SUPER AMARA BERA BERA Silva, Moreno (3), Hernández (1), Ugartemendia (2), Boada (1), Cavo (6) y Etxeberria (4) –Hasierako zazpiko–- Menéndez (2), Cardoso (3), Loidi (3), Polonio (3), Arrojeria (3), Mariane Fernandes (1), Mara O'Mullony (2), Gil (5) y Oihane Bautista (p.s.).

Markagailua 3-4, 4-8, 7-12, 8-18, 10-19, 12-21 (atsedenaldia) 14-23, 17-25, 18-29, 21-33, 24-36 eta 26-39.

Epaileak Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (Andaluziarrak). Super Amarako Menendez eta Moreno kanporatu zituzten.

Jazoerak Cristina Poloniok Guerrera Iberdrola saria jaso zuen aurreko jardunaldiko MVP izan zelako.

Donostia – Super Amara Bera Berak aste dotorea biribildu zuen gehienetan zaila izaten den Granollersen kantxan (26-39). Joan den igandean Paris 92ren aurkako kanporaketa gainditu eta asteazkenean Elx menderatu ondoren, talde donostiarrak bolada bikainari jarraipena eman zion, bakarkako lidergoa bermatzen dion garaipen argiarekin.

Taldeko lan ederra eginez, Imanol Alvarezen neskek ez zioten inolako aukerarik eskaini Granollersi, eta atsedenaldirako argi eta garbi agintzen zuten partidako markagailuan 12-21eko emaitzarekin.

Bigarren zatian, Maddi Aallaren bajak behartuta deitu zuten Oihane Bautista harrobiko atezainak penalti bat gelditu zion Sobreperari eta, beste hiru geldiketa dotore egin zituen partidan zehar. Hegaletan, berriz, Maitane Etxeberria eta Sara Gil bikain aritu ziren golak egiterako orduan.

Etsipenak jota, 45. minututik aurrera zelaiko zazpi jokalarirekin markagailua iraultzen saiatu zen Granollers, baina June Loidik bi gol egin zituen, partida Super Amara Bera Berak irabaziko zuela erabakita utziz.

Talde donostiarrak erritmoa moteldu arren, ez zuen arazorik izan abantaila erosoari eusteko, eta norgehiagoka 26-39koarekin amaitu zen.

Sei gol sartu zituen Malena Cavo argentinarra izan zen talde gipuzkoarreko golegilerik oparoena.

Azken egun hauetako ahalegin handiaren ondoren, Super Amara Bera Berak aste osoa izango du atseden hartzeko, eta Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka larunbatean 18.00etan Donostiako Gasca kiroldegian jokatuko duen derbia prestatzeko. Bizkaitarrak Lanzaroteri nagusitu zi-tzaizkion atzo (26-18) ligako bigarren garaipena lortuz.

Talde donostiarra Guerreras Iberdrola Ligako liderra da, zazpi partidatan hamahiru puntu eskuratuta, eta puntu bakarreko aldea du hurbilen dituen jarraitzaileekiko.

liga Guerreras iberdrola

RESULTADOSUnicaja Gijón-A. Guardés 23-22

Granollers-Super Amara26-39

Aula Valladolid-Málaga29-30

Zuazo-Lanzarote26-18

Porriño-Sant Quirze29-29

Morvedre-Tenerife26-24

Elche-Rocasa22-29

jgEpgfgcpt

1.Super Amara761023117013

2.Rocasa760123518312

3.Unicaja Gijón760120118512

4.Málaga750222118110

5.A. Guardés64021561448

6.Aula Valladolid74032202178

7.Elche73131701777

8.Granollers73131851937

9.Zuazo Barakaldo72051981904

10.Porriño612316518234

11.Morvedre61041441754

12.Sant Quirze71151702313

13.Salud Tenerife71061872182

14.Lanzarote60061451820

noticias de noticiasdegipuzkoa