- Bidasoa-Irunek garaipenaren ibilbidera itzuli nahi du igande honetan (12:00etan. LaLigaSports TV) Villa de Arandaren aurka jokatu duen partidan, aurreko ostegunean, bi zati oso desberdin izan zituen norgehiagokan Ademar Leon-en aurka gol bakar batez galdu ostean.

Artalekuko taldeak leondarren aurkako bigarren zatiko jokoa izan beharko du eredu (15-7ko partziala) eta lehenengoan egindako akatsak zuzendu, ezer ez baitzitzaien nahi bezala irten (atsedenaldian 13-22). Sacyr Asobal ligan bederatzi partida jokatu dituztenean, huraxe izan sen Jacobo Cuetararen mutilen lehen porrota.

Sailkapenaren bigarren postuan dauden bidasotarrek Villa de Aranda taldearen bisita izango dute igandean 12:00etan. Arandako taldea 15.postuan dago, aurreko astean Atletico Valladoliden aurka (33-32) lortutako garaipen bakarra, eta berdinketa bat lortu baititu jokatutako zortzi partidetan.

Burgoseko taldea ezustekoa ematen saiatuko da, aurreko larunbatean Sacyr Asobal Ligako hirugarren sailkatua menperatu ondoren. Orduko sentsazio onekin jarraitzeko itxaropenez etorriko dira, are eta zailagoa den Artalekuko kantxara.

Partida horretarako, Jacobo Cuetarak ez ditu jokatzeko moduan izango Azkue eta Racotea, baja garrantzitsuak entrenatzaile asturiarrarentzat.

Ostegunekoa, ateak itxita Artalekun jokatu zen historiako lehen partida izan eta gero, igandeko partida berriz ere ikuslerik gabe jokatuko da Artalekun, COVID-19aren pandemia dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako murrizketek hala aginduta.

Bestalde, gizonezkoen bigarren mailan, Amenabarrek Alcobendasen galdu zuen (28-24).

Emakumezkoen Zilarreko Mailan, Elgoibarrek galdu zuen Beti Onak talde nafarraren kontra (13-27), eta Aialak, Loyolaren aurka (19-17).