- Disko-hernia ebakuntza egin eta 101 egunera, Maria Prieto O'Mullony Imanol Alvarezen esanetara dago, atzo jaso baitzuen kirol-medikuen alta.

Super Amara Bera Bera taldeko entrenamendua osorik burutu ez duen arren, Zamorako eskuin hegalekoa bere taldekideekin aritu daiteke hemendik aurrera berme guztiekin.

Operazioa egin eta bi hilabetera, uztailaren 31n jaso zuen O'Mullonyk senda-agiria. Aste honetan bertan hiru saio egingo ditu taldearekin; datorren asteko entrenamendu guztiak egingo ditu; eta ez dute bazter-tzen Donostian irailaren 18an, ostiralez, jokatuko den lehen partidarako deialdian sartzea. Partida Gascan izango da, Atletico Guardesen aurka, eta Teledeporte kateak eskainiko du (21.00etan).

Aurreko denboraldian, lotailu-hausturatik sendatu eta abenduaren 21ean berragertu zen O'Mullony; baina sei partida besterik ez zituen jokatu bizkarreko mina zuela eta.