Ruper Ordorikaren doako kontzertua Hendaiako Abadia Jauregian
Larunbat honetan izango da eta gonbidapenak aldez aurretik eskatu beharko dira
Larunbat honetan izango da Abadia Sariaren 25. edizioa dela eta antolatutako programazio bereziaren ekitaldi nagusietako bat: Ruper Ordorikaren kontzertua Hendaiako Abadia jauregian. Aldundiak 1996tik bultzatutako sariak euskararen normalizazioan nabarmen lagundu duten pertsonen edo kolektiboen ibilbidea aitortzen du eta iaz Oñatiko artistari egin zitzaion aitortza.
Kontzertua herritar guztientzat irekia da, baina aldez aurretik gipuzkoa.eus/abadiasaria webgunean eskatu beharko dira gonbidapenak.
Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak, Irune Berasaluze, azaldu duenez erakundeak “denekin partekatu nahi du" ekitaldia Hendaiako jauregia bezalako "gune enblematiko batean ”. “Herritar guztiak animatzen ditut aukera hori ez galtzera, esperientzia paregabea, hunkigarria eta esanguratsua izango baita ”, adierazi du.
Aurten Gure Zirkuari
Bersaluzek gogorarazi duenez, aurtengo Abadia saria emateko ekitaldi nagusia ekainaren 19an izango da, Eibarren, eta Gure Zirkua kolektiboa aitortuko dute, euskarari egindako ekarpenagatik. Aurtengo efemeridearekin bat etorriz, Aldundiak Abadia Sariaren balio instituzionala indartzea erabaki du, hura eguneratzeko oinarriak ezarriz eta haren oihartzun publikoa zabalduz.
Temas
Más en Cultura
-
El fotógrafo suizo Rainer Eder gana el primer premio del CVCOPHOTO
-
Néstor Basterretxea, el cemento y la presa de Arriaran se reencuentran en Añorga
-
El batería de Springsteen y la E Street Band, Max Weinberg, se pondrá a las órdenes del público en el Victoria Eugenia
-
"Cuando algo roza el disparate, es que voy por buen camino"