- Nathy Peluso, “Una perra sorpresa / Curvilínea y elocuente / Magníficamente colosal / Extravagante y animal” kantatzen duena besteak beste, gaur iritsiko da Kursaalera, 19:00etatik aurrera. Oraindik ere badaude 35 euroko sarrerak eskuragarri.

Nathy Peluso izar bihurtu da mundu osoan, bere nortasun eta musika-estilo bereziari esker. Hainbat genero nahasten ditu: hip hopa, trapa, soula eta saltsa.

Disko berriak, "Calambre"-k, 132 milioi entzute baino gehiago ditu streaming plataformetan. Musika herrikoi latinoamerikarraren eragina duten hamabi abestik osatzen dute lan hori, besteak beste; Celebré, Business Woman, Agárrate eta Puro Veneno abestiekin. Mundu osoan ezagunak diren beste arrakasta batzuk ere aurkeztuko ditu gaur gauean, hala nola Sana Sana, La Sandunguera eta Buenos Aires.

Azken disko horri esker, Grammy Latinos 2020rako Abesti Alternatibo Onenaren eta Artista Berri Onenaren saria jasotzea lortu du Argentinako artistak. Hala, Europan eta Latinoamerikan nazioartean arrakasta handia izan ondoren, Nathy Pelusok Kursaaleko agertokia zapalduko du lehen aldiz, bertaratutako guztiak liluratzeko.

Argentinan jaio zen 1995ean, eta Nathy Pelusok Espainian garatu du bere karrera musikala. Gaztea izan arren, gaur egungo musika-eszenako gaztelaniazko izarretako bat bihurtu da. Hego Amerikako interpretea albiste ere izan da azken egunotan, C. Tanganarekin batera Ateo gaia Toledoko Katedraleko Tenplu Primatuan grabatu zuen bideoaren ondorioz. Bideo horrek hiriko artzapezpikutzaren kritikak eragin zituen.

Nathy Pelusok eta joan den igandean Amaralek eskainitako kontzertuaren ondoren, Kursaal Eszenaren herri-musikaren eskaintza urriaren 20an eta 21ean Love of Lesbianek eskainiko dituen errezitaldiekin osatuko da. Jarduera horiek guztiak edukiera osoarekin egiten dira, esparru itxia baita, 5.000 pertsona baino gutxiagorentzako lekua duena.