mirarte

Durangoko Azoka Landako gunera itzuliko da aurrez aurreko 220 standekin

56. edizioa abenduaren 3tik 8ra ospatuko da eta 152 parte-hartzaile izango ditu eremu desberdinetan banatuta

07.10.2021 | 01:06
Nerea Mujika Gerediagako presidentea eta Leire Urbeltz ilustratzailea Durangoko Azokako 56. edizioko kartelarekin. Argazkia: N.G.

donostia – Berri onak iragarri zituen atzo Gerediaga elkarteak, izan ere, Durangoko Azoka berriro ere Landako gunera itzuliko baita aurtengo 56. edizioa aurrez aurre ospatzeko. Abenduaren 3tik 8ra bitartean egingo da eta 220 erakusmahaitik gora egongo dira kultura zaleei aukera zabala eskain-tzeko.

"Aurten Azokarik bada? Askok egin digute galdera. Bai noski, baDA!", iragarri zuen atzo Nerea Mujika Gerediagako presidenteak Durangoko Landako gunean eskainitako prentsaurrekoan. BaDA! lelopean burutuko den edizio honetan, pandemiaren aurretik ezagutzen genuen Azokarekin gozatzeko aukera izango dugu. "Itzuliko dira erakusmahaiak, itzuliko dira korridoreak, itzuliko dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatokia, eta itzuliko dira sortzaileak, argitaletxeak, diskoetxeak, zein auto-ekoizleak; eta itzuliko dira, nola ez, kultura zaleak. Beraz, bada Azoka. Eta zelako Azoka!", nabarmendu zuen Mujikak.

Landako guneak biltegi izateari utzi eta bizia hartuko du berriro ere, aurrez aurreko 220 erakusmahairekin eta 152 parte-hartzailerekin. Azoka lehengoa izatera bueltatzeko argitaletxe, diskoetxe, eragile eta auto-ekoizleek egin duten ahalegina azpimarratu nahi izan zuten prentsaurrekoan Gerediaga Elkartetik. "Badakigu askorentzat une zailak direla eta datozen hilabeteak erantzunik gabeko galderez beteta daudela. Eta hala ere, Azokan egoteko ahalegina egin dute. Eskerrik asko Durangoko Azokan sinesteagatik", goraipatu zuen Mujikak.

Horrekin batera, 56 urteko ibilbide luzean Azokak garai desberdinetara egokitzeko gaitasuna beti izan duela gogora ekarri zuen Gerediaga elkarteko presidenteak, osasun-krisia barne. Ildo horretan, aurtengo edizioa "erronkatzat" hartu zuen: "Erronkaz beterik dator aurtengo Azoka. Ezinbestekoa izango da denon indarra eta konpromisoa: erakundeak, herri-mugimendua, sor-tzaileak, banatzaileak, eta baita kultura zaleena ere".

leire urbeltzen kartela Aurtengo edizioaren nondik norako nagusiak azaltzeaz gain, 56. Azokaren kartela ere aurkeztu zuten pren-tsaurrekoan. Egilea Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) sortzailea da, eta aitortu zuenez, "ohore handia" izan da berarentzat kulturaren plazako irudia egitea. "Ilusio handia egin dit, baina ardura handia ere senti-tzen dut Azokak duen garrantziagatik", azaldu zuen Urbeltzek ekitaldian.

Sortzaile iruindarrak Desipuindegia izeneko lana sortu du Azokaren 56. edizioarentzat. Kartel koloretsuan, Urbeltzek Azokaren hastapeneko edizioak izan ditu gogoan, gaurko egunera ekarrita, "erronkaz beterik datorren pandemiaren osteko azoka berrasmatuz". Irudi moderno eta gaurkotuarekin, kulturaren plaza osatzen duten elementu desberdinak topa daitezke kartelean (biniloak, liburuak...), Kili Kuir izeneko pertsonaiekin batera eta Anbotoko magalean. Egileak 60. hamarkadako iruditegiaren berrikuspena egin nahi izan du, Durangoko Azokako aurreneko edizioena alegia.

Urbeltzek Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren lizen-tziatura eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra ikasi zituen, eta jarraian, Bartzelonan eta Madrilen osatu zuen bere heziketa. Bere lanak Seul, Juarez, Pekin, eta Estatu Batuetan egon dira ikusgai, eta zazpi urte eman ditu Huarteko Arte Garaikideko Zentroan lanean. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan bitartekaritza eta hezkuntza lanak egitearekin uztar-tzen du bere sormen jarduera.

Leire Urbeltz ilustratzaile iruindarra arduratu da aurtengo kartela egiteaz eta 'Desipuindegia' izenpean, lehen edizioak gogoratu ditu

noticias de noticiasdegipuzkoa