mirarte

EGO, Gustavo Gimenorekin, orkestra handien agertokian

Euskal Herriko Gazte Orkestrak debuta egingo du bihar Kursaalen Luxenburgoko Filarmonikaren zuzendariarekin

07.08.2021 | 02:00
Entseguaren une bat, atzo, Musikenen.

donostia – Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) debuta egingo du bihar, igandez, Donostiako Musika hamabostaldiak orkestra handientzako gordetzen duen Kursaaleko auditorioan, Gustavo Gimeno Luxenburgoko Filarmonikako zuzendari titularraren aginduetara.

Abuztuaren 1eko eta 2ko inaugurazio-kontzertuen ondoren, Luxenburgoko orkestrako musikariek EGOrekin lanean jardun dute Hamabostaldiko publikoarekin izango duten hi-tzordua prestatzen; entsegu horietan parte hartu duen Julian Rachlin biolin-jotzaile eta jatorri lituaniarreko zuzendariak ere parte hartuko du kontzertuan.

Urteroko euskal instrumentista gazte aipagarrienek osatzen dute gazte Orkestra, eta 2020az geroztik Gustavo Gimenoren anaia Ruben Gimenok zuzen-tzen du. Hamabostaldiko ziklo honetan debuta egiteko erromantizismoko bi obra oso ezagun aukeratu dituzte: Tchaikovskyren 4. sinfonia eta Mendelssohnen biolin-kontzertua, azken honetan bakarlaria Rachlin bera izango delarik.

Hamabostaldiaren esanetan, EGOren ibilbidean "mugarri berri bat" izango den emanaldi hau, jaialdiarekin hitzartutako lankidetzatik sortu da, eta orkestrak joan den asteazkenaz geroztik egindako lan ederraren gailurra izango da.

Helburua, musikari gazte horiei "euren kontzertuak nazioartean ospe handia duten musikariekin batera prestatzeko aukera" eskaintzea da, baita "nazioartean ospea duten orkestretako kideekin batera" ere.

Hori dela eta, Luxenburgoko Filarmonikako bakarlari ba-tzuk EGOko musikari gazteen irakasle izan dira egunotan. Musika jaialditik azpimarratu dutenez, "Horrela, Musika Hamabostaldiaren beste helburuetako bat betetzen da, alegia, jaialdia bisitatzen duten nazioarteko orkestra handietako musikariek gure lurraldean arrastoa uztea, kontzertuetatik haratago".

Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, "Euskal Herriko instrumentista gazteei orkestra-prestakun-tza eskaini asmoz".

Hitzordu bikoitza Bestalde, Donostiako Orfeoiak gogora ekarri nahi izan du publikoarekin hitzordu bikoitza duela Hamabostaldiaren 82. edizio honetan. Lehenengoa gaur bertan, larunbataz, San Bizente elizan eta Organo Zikloaren barruan, Gerardo Rifon organo-jotzailearekin batera.

Bigarren kontzertua abuztuaren 21ean izango da, Donostiako Kursaaleko auditorioan, Euskadiko orkestrarekin batera eta Pedro Pablo Perezen zuzendaritzapean.

noticias de noticiasdegipuzkoa