- EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, Donostiako Euskararen Zerbitzuaren laguntzaz, Oihenart izeneko aforismoen hamargarren lehiaketa jarri du abian.

Parte hartzaileek fakultatearen web orrian dagoen inprimakia bete eta bertan igo beharko dute aforismo bilduma, PDF formatuan. Aforismoak igotzeko azken eguna azaroaren 5a izango da. EHUk atzo jakinarazi zuenez, genero gisa,aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira.

Ebazpena abenduan argitaratuko da aipatutako web orrian. Gainera, bi kategoria izango ditu deialdiak (25 urtetik gorako parte hartzaileak eta 26 urtetik gorako parte hartzaileak) eta orotara lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina sari esleituko ditu unibertsitateak.