- Musikene goi mailako ikastegiko 18 ikaslek osatutako gazte orkestrak kontzertua emango du gaur, arratsaldeko 19.30an, ikastetxeko egoitzan, Donostian.

Musikeneko ikasle orkestrak bi obra eskainiko ditu gaur arratsaldeko kontzertuan, Bachen Orkestrarako Lehenengo Suite, Do Handian, eta Rameauren Les indes Galantes. Bigarrengo hau lau suite edo konposaketetan banatuta joko dute. Gaur egun, orkestra 18 musikarik osatzen dute: zortzi biolinean, bi biolontxeloan, beste bi oboean eta bana kontrabaxuan, fagotean eta teklatuan. Oscar Rodriguez zuzendari dutelarik joko dute.

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak direla eta, ez dira gonbidapenak eskainiko kontzertua ikusi ahal izateko. Sarrera librea eta eserlekuak bete arte izango denez, Musikenetik aurrerapenaz joatea gomendatzen dute.