Usurbilgo Salbatore elizan egin zen atzo Joan Mari Torrealdairen aldeko hileta elizkizuna. Ostiralean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz, eta euskararen eta euskal kulturaren munduan samina eta hutsune sakona utzi ditu. Ehunka lagun hurbildu ziren parrokiara zenduari azken agurra ematera eta familia zein lagunei trantze honetan laguntzera. Eliza lepo bete zen eta bertaratutako askok kanpoan geratu behar izan zuten.