"Harrera familietan milaka istorio gertatzen dira"
Beatriz Yubero idazle eta psikologoak Bi familia Xaturrentzat eta Xatur eta Tximeleta liburuak idatzi ditu familia harreragileetara joaten diren haurren errealitatea azaltzeko. "Joan den neguan ume batekin psikologo lanetan jardun nuen, eta ume horrek larrialdiko familia batetik familia harreragile iraunkor batera urratsa eman behar zuen. Prozesu hori haurrari azaltzeko Xatur satorraren istorioa sortu nuen", azaldu zuen atzo liburuen aurkezpenean.
Neguan istorioaren muina egina zegoen arren, Xaturri itxura emango zion ilustratzailea falta zen. Kasualitatez, Donostiako 2019ko apirileko azokan idazleak Amaia Arrieta ilustratzailea ezagutu zuen, eta protagonistari bizia emateko lanari ekin zioten buru-belarri.
Arrietak ere sentsibilizazio berezia du gai honekiko, Gael izeneko haurra baitu harreran hartuta. "Gaeli omenaldi bat egiteko sortu zen bildumako bigarren liburuan azaltzen den Hegal tximeleta, Xaturri egoera aurrera eramaten lagun-tzen diona", azaldu zuen Arrietak.
Erein argitaletxeak argitaratu ditu Xatur bildumako lehen bi liburuak, eta bildumarekin aurrera jarraitzeko asmoa adierazi dute: "Harrera familietan milaka istorio eta egoera desberdin gertatzen dira, eta horiek guztiek ate asko zabaltzen dituzte. Dagoeneko, hurrengo bi liburuekin lanean gabiltza".
Xatur bildumako kontakizun hauek, batez ere, familia-harreran dauden bost eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat pentsatuta daude.
Temas
Más en Cultura
-
Agenda, todos los planes que no puedes perderte esta semana en Euskadi
-
La reinvención de The Jesus and Mary Chain
-
“El pasado me ha dado una base sólida para disfrutar del presente y poder enfilar el futuro con ilusión”
-
Muere a los 79 años el actor británico Bernard Hill, conocido por 'El Señor de los Anillos' o 'Titanic'