- Zumarragako Trikitixak 100 urte bete zituen atzo. Zumarragako Trikitixa entzun eta dantzan ez hastea ezinezkoa denez, ez zuten kalejirarik egin. Baina ez ziren mendeurrena ospatu gabe gelditu. Lore eskaintza egin zuten Zumarragako Udalak beraien omenez Elizkalen jarri zuen eskulturan eta ondoren Migel Urteaga, bere iloba Mikel Alustizak eta bere seme Kepa Urteagak bi pieza jo zituzten. Ekitaldian Inixio Urteaga panderojole ohiak ere parte hartu zuen. Zumarragako Trikitixa Joxe Oriak sortu zuen 1920an. Oria, Inixio eta Migelen osaba zen.