Pentsamendua - XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektua jarriko du martxan Jakin aldizkariak 2017 Elkar Sariari esker. Ekimenaren lehen urratsa Txillardegiren obra ezagu-tzera ematea izango da. Guztira, 10.000 euroko diru laguntza jasoko du horretarako Jakinek, eta Txillardegiren inguruko web atari berezia, liburu bilduma eta liburu bakoitzari dagokion ikus-entzunezko laburrak osatuko ditu aldizkariak. - N.G.