MUSIKA - Ondo ezagutzen zutenek diote nekaezina zela, arduratsua eta zorrotza, “larregi askotan, horrek bizitza bera baldintzatzen ziola; lan egiteko ahalmen izugarria zuen”. Horretaz gain, bere bihotz ona eta umorea ere nabarmentzen dute ingurukoek. Atzo hil zen Amaia Apaolaza, gaitz txar batek jota. Musika munduan ezaguna zen, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Zuloak, Esne Beltza, Gose edo Joseba Tapiarentzat manager lanak egiten zituelako. Akeita enpresa sortu zuen aspaldi horretarako. - I.M.E.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
