Zenbatetan zure buruari galde egin diozu “eta honi nola hitz egingo diot”? edo lotsa sentitu? edo deserosotasuna? edo beldurra? edo barkamena eskatu? Hau guztia, non eta Euskal Herrian, ez atzerrian, ez. Hau ez da ez sanoa ezta normala. Nik aspaldi eman nuen pausu hori, euskaldun moduan "armairutik ateratzea" (konplexuak gainditu eta, naturaltasunez, euskaraz ez daki edo nahi ez duenarekin erdaraz jarraituz). Ariketa oso gomendagarria dela pentsatzen dut. Sorpresa polita pila jasoko dituzu eta batez ere askatasuna zure hizkuntzetako batean berreskuratu edo lortu. Hasieran ezeroso gerta badakizuke ere, gutxienez hamaika egunez probatzera animatzen zaituztet. Aurrera euskaldun bezala ere armairutik ateratzearekin!

¡Envía tu carta!

Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus



Naturaltasunarekin

Nire kasuan armairutik ateratzeko atzerrian bizi izanak lagundu zidala aitortzen dizuet: bertan nire alabarekin naturaltasunez (askatasunean) euskaraz hitz egiten nuen kalean ere bai (etxean hiru hizkuntza hitz egiten genituen; gaztelania ez zen bat). Berarekin Euskal Herriratuta, laster ikusi nuen ez nengoela atzerrian bizi izandako “askatasun hori” galtzeko prest. Non eta etxean? NO WAY. Horrela, euskaldun moduan armairutik guztiz atera nintzen. Atzerrian bizi izandako eleaniztasun naturala ere bidelagun ona izan da; Belgika edo India-ko herrialde ugaritan adibidez, ez da bitxia bere egunean zehar persona batek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea. Profita dezagun Euskaraldiak eskaintzen diguna. Ez dadila inor armairuetan bizi, euskaldunak ere ez!