donostia. Franco hil ondorengo lehen urteetan, baserri girotik hirira ikastera doan neska baten gogoetak dira protagonista Gure bide galduak antzezlanean. Dejabu antzerki konpainiak gaztearen amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna osatu du, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntutzat hartuta. Etzi eta igandean ikusi ahalko da, Donostiako Imanol Lartzabal aretoan, 20.00etan eta 19.00etan, hurrenez hurren. argazkia: r. plaza