Donostia. Diskoaren abesti guztiak 1997. eta 1999. urte bitartean idatzi eta konposatuak dira. Eñaut Balentziaga (bateria) eta Xabi Strubell (gitarra eta baxua) musikarien laguntzarekin, kantei hautsa kendu zien Jokinek. Gainera, Juantxo eta Xabi Zeberio (piano eta biolina) ere egon ziren Oiartzuneko Lezoti estudioetan. Haren irudiko, "soinu elegante eta goxoa" lortu du Iñigo Kanpos teknikariak. "Nolabait, fidela izan naiz bere garaian egindakoarekin, baina arregloei esker asko aldatu dira abestiak... Onerako noski".
Hamar urte lotan egon dira diskoaren abestiak. Zergatik?
Uncle Mussels-en azkeneko garaian konposatu nituen. Talde horretan guztion artean konposa-tzen genituen kantak, baina etxera joaten nintzenean nik idazten jarraitzen nuen. Abesti horiek estilo ezberdinekoak ziren, eta lagun batekin batera Anitz izeneko talde akustikoa sortu genuen zenbait kontzertu akustiko emateko. Gero lana eta familia etorri zen -hiru ume eder ditut-. Urte batzuetan zehar beste batzuk izan dira lehentasunak.
Eta noiz erabaki zenuen kanta horiek esnatu eta disko batean biltzea?
Hamar urte horietan zehar abesti horiek txukun jarri eta ondo grabatzeko asmoa askotan etorri da nire burura, eta 2008. urtean hartu nuen grabatzeko erabakia.
Uncle Mussels taldeak grungeren bideari jarraitzen zion. Nola definituko zenuke Jok-en egiten duzuna?
Musika ezin da definitu, musika sentimentua da, emozioa. Biho-tzarekin egindako eta abestutako musika dela esan dezaket. Abesti borobil xamarrak egitea gustatzen zait, bere hasiera eta bukaerakin? Popa, rocka, ahotsen armoniak? Hobe da diskoa entzutea eta norberak bere iritzia eman dezala.
Doinu lasaiak, akustikoak eta oso orekatuak erabili dituzu. Pop estiloa da nagusi, baina zenbait kantak folk kutsua badute?
Grungea eraginak handia izan zen abesti horiek idaztean, baina disko honetan Ben Harper edo Jeff Buckley bezelako influentziak ere aurkitu daitezke. Folkaren kutsuarenak atentzioa deitzen dit, ez da bilatu dudan zerbait. Agian Xabi Zeberioren bibolinagatik izan daiteke...
Testuei dagokienez, zein dira kezkatzen zaizkizun gauzak?
Idazteko garaian gehienbat sentimentuak eta une konkretuak irudikatzen ditut. Bestalde, oso esplizitoak diren hitzak ez zaizkit gustazen, sentsazio irekiak nahiago ditut. Pertsona bakoitzak berari dagokion interpretazioa egiteko aukera izatea? Orain dela hainbeste denbora sortutako gauzak izanik, gaur egun agian ez nituzke gauza horiek idatziko, baina garai bakoitzean bizi izan duguna errespetatu behar dugula deritzot. Eta hori egin dut.
Eta jarraitu al duzu idazten?
Oso gutxi idatzi dut urte hauetean zehar. Seme-alabak lo egiteko abesti bat, esaterako. Zama bat nuen gainean: abesti zahar horiei irteera egoki bat ematen ez nien bitartean, ez nengoen gauza gehiago idazteko egoeran. Diskoa grabatu ostean abesti berriak era natural batean idazten hasi naiz berriro?
Eta musikarekin zenuen zor hori kitatu al duzu?
Nire bizitzan musikak garrantzi handia izan du. Abestea terapiarik onena izan da niretzat. Une onetan eta txarretan musikaz inguraturik egon naiz eta nire barnea adierazteko modu bat aurkitu izan dut. Disko honekin oso apalki esan dezaket musikari nire zatitxo bat ere eskaini diodala. Beraz, musikarekin nuen zorra ordaindu dudala uste dut.
Musika mundua oso aldatuta aurkitu duzu hainbeste denboraren ondoren?
Garai desberdinak dira, gaur egun gazteek beste era batera enfokatzen dutelako musika. Interneten bidez dena eskura dute, orain berehalako plazerrak bilatzen direla uste dut, eta guk genuen pazientzia ez dute. Beste kultura bat da? Dena den, gakoa musikarekin gozatzea da eta hori garai guztietan aurkituko dugu ziur?
Zeintzuk izango dira eszenatokietan zurekin arituko diren lagunak?
Gaurko kontzertuan diskoa grabatu duten musikari guztiak egongo dira, Xabi Zeberio izan ezik. Bakoi-tzak bere proeiktuak ditu eta adostu genuen diskoa grabatu eta gero kontzertu pare bat elkarrekin egingo genituela. Aurrera begira, Tolosaldeko beste musiko batzuekin talde bat osatu eta udaberri aldean bolo batzuk ematea da nire asmoa.
Hurrengo diskoa noiz? Hainbeste denbora pasatuko al da?
Bizitzak zer dakarren inoiz ez dakigu? Bestalde, gauzak bakarrik ez dira gertatzen guk bultzatzen ez baditugu? Jada abesti pare bat gordeta ditut eta egia esan, ez dut uste hainbetse denbora pasako denik.