Juan Ezkerro Antxin oiartzuarra eta palista zendu da 58 urte betetzen zituen egun berean. Urte askotan Girizia pilota sailako pilotaria, delegatua, monitorea eta hainbat lan egindakoa joan zaigu bat-batean. Gorputzez ez hain handia baina palista bikaina eta txapeldun handia. Pertsona bezala berriz, jatorra, langilea eta eredugarria izan da ezagutzeko sortea izan dugunontzat. Beti irrifartsu eta beti prest lagun-tzeko. Hutsune handi utzi du gure artean eta batik bat pilota eta pala munduan.  

Bat-bateko agurrean, etxeko familia eta inguruko lagunekin batera, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa osotik etorritako bere lagun pilotari palistak egon ziren. Xumea, hunkigarria eta jendetsua izan zen eta bertan antzeman genuen zein maitagarria izan den eta oraindik izaten jarraituko duen gu guztiontzako. Adiorik ez Antxin! Jarraitu orain arte bezala, pilotan jolasten eta gozatzen. Eta eskerrik asko izan zaren bezelakoa izateagatik. Beti egongo zara gure artean eta gure oroimenean. 

*Girizia pilota saila

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.