Errepideetara eta kaleetara atera dira gure baserritarrak pairatzen duten egoera larria salatzeko eta guri gogorarazteko lehenengo sektorearen garrantzia gure gizarte teknifikatuan. Iparraldeko baserritarrak izan ziren lehenengoak, eta gero Hegoaldekoak. Iparraldeko traktoreetan ikurrinak eramanez, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoetan ere. Ikurrinak nonahi. Ez ziren ikurrinak ikusten Nafarroako baserritarren traktoreetan, bertan oraindik 45 urteko navarrismo anti-euskaldunaren ondorioz gure bandera baztertuta dagoelako. Espainiako errepideetan, zer esanik ez, bandera espainiarrak nagusitu dira nekazarien protestetan. Abertzale askok tristuraz ikusten dugu euskal baserritarrek harro eraman zituzten ikurrinak gero eta urriagoak direla gure balkoietan. Ea aurtengo Aberri Egunean harrotasun nazionala berreskuratzen dugun eta konplexurik gabe guk ere ikurrinak ateratzen ditugun!
Bidali zure gutuna!
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.