Euskadiko baserritar profesionalen elkarteak (Enba) Enirio-Alarar Mankomunitatea osatzen duten 15 herrietan "zentzuz" bozkatzea eskatu du idatzi batean. "Denek dakite zeintzuk diren Enirio-Aralarko abeltzainen alde egiten duten hautagai eta alderdi politikoak eta zeintzuk ez", adierazi du elkarteak.

Idatziaz gain, Enbak Enirio-Aralar Mandokunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "elkarlanean" sustatu eta gauzatutako bideen argazkiak zabaldu ditu, "beharrezkoak eta zentzuzkoak" zirela gogoraraziz. "Egin zirenean, gaur egun Enirio-Aralar Mankomunitateko agintea duten hautesleek atzeko babesarekin eta eskualdeko talde ekologisteen aitzindaritzaz eta aurreikuspen katastrofikoaz herritargoa beldurtuz, mendiko bideak egitearen alde bozkatu zuten hautetsiak epaitegira eraman zituzten eta berandu bada ere, zorionez, epaitegiak ez zuen ikusi, bideak egiterakoan, inongo gauza okerrik ez eta, ingurumenaren aurkakoak zirenik", gogoratu du.

N.G. Enba

"Orain, Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ordezkariak bozkatzeko atarian gaudenez, dei berezia egiten diegu, Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 herrietako herritar guztiei, Enirio-Aralarko abeltzainen aldeko apustua egiten duten hautagai eta alderdi politikoen alde egin dezaten igandean ospatuko diren hauteskundeetan", bukatu du Enbak.