Idealista higiezinen atariak egindako txosten baten arabera, ia Euskadi osoko alokairuen prezioak igo egin ziren. Orain, beste txosten bat argitaratu du, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa ere garestitu egin dela dioena (%0,6 gehiago). Hau da, hileko bosgarren igoera jarraitua.

Horrela, eta ildo beretik, txosten berri batek erakusten du etxebizitzen prezioek goranzko joera dutela, bai alokatzeko bai erosteko. Oraingo honetan, txostenak dio igoera puntu erdia baino handiagoa dela, %0,6, hain zuzen. Etxebizitzen prezio-igoera hori, gainera, ez da Araban bakarrik gertatzen. Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lekuetan ere gertatzen da, bai Bizkaian bai Gipuzkoan. Baina, Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, Espainia osoan ere prezioak nabarmen igotzen ari dira, bai etxebizitzen alokairuan, bai salmentetan. Idealistak ez ditu zehazten bere txostenetan zergatik igotzen diren prezioak ia hilero, batez ere udan, igoera konstanteak izaten ari baitira. Baina bai zehaztu du uztaileko bosgarren igoera jarraitua dela. Izan ere, uztaileko datu hori aurreko urteko hilabete bera baino %3,4 handiagoa da, eta Espainiako etxebizitzen gehienezko salneurri historikoa baino %8 txikiagoa, 2007ko ekainean erregistratu zena. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Espainiako hamaika eskualdek aurreko hilabetean baino prezio handiagoak dituztela. Euskadin prezioak puntu erdi igo dira. Baina beste leku batzuetan ere prezioak igotzen ari dira: Balearretan (%1), Andaluzian (%0,8), Katalunian (%0,5), Murtzian (%0,3), Galizian (%0,2) eta Extremaduran (%0,2), esate baterako. Balearrak, ia 3.500 euro metro karratuko prezioarekin, Madrilgo Erkidegoak jarraitutako autonomia garestiena da, 3.000 euro baino gehiago metro karratuko. Beste aldean, Gaztela-Mantxa merkeenetako bat da. Han, metro karratuaren batez besteko prezioa 900 eurokoa da, Extremaduran 940 eurokoa eta Murtzian 1.099 eurokoa. Horregatik, horiek dira komunitate merkeenak. Gainera, uztailean, Balearretan, Madrilen eta Kanarietan preziorik altuenetara iritsi dira Idealistak erregistroak dituenetik.

Estatistikekin eta erregistroekin jarraituz, prezioak igotzeko joerak errepikatu egiten dira aurreko hilabetean baino prezio altuagoak dituzten 33 probintziatan. Prezioen igoerarik handiena Sevillan eta Sorian (+%1,7), Malagan (+%1,5), Valladoliden (+%1,4), Cuencan eta Alacanten (+%1,2) izan da. Bestalde, Teruel (-% 2,1) da prezioak gehien jaisten ari den probintzia. Ondoren, Burgos (-%1,6), Lugo (%1,4) eta Avila (-%1) datoz. Balearretan berretsi da etxebizitza bat erosteko probintziarik garestiena dela (3.494 euro metro karratuko). Atzetik Gipuzkoa dator (3.311 euro metro karratuko). Eta Gipuzkoaren atzetik, Madril 3.081 metro karratuko prezioarekin. Ciudad Real, aldiz, merkeena da: 762 euro metro karratuko.

Alokairuak

Etxebizitza erosteko prezioa igotzen ari den bitartean, aipatzekoa da alokairuarena ere prezio-igoerak ari dela erregistra-tzen duela gutxi. Hala, beste txosten batzuen arabera, nabarmendu behar da azken hiru hilabeteetan alokairuko etxebizitzen hileko errentek goranzko portaera dutela. Izan ere, astero izaten ari da albistea alokairuko etxebizitzen prezio altua, eta igoera horren berri izaten jarraitzen du astez aste. Txosten beraren arabera, azken hiru hilabeteetan alokairuko etxebizi-tzen hileko errentek portaera altzista izan dute. Igoera handiena Gipuzkoan izan da (%2,8), atzetik Araban (%1,6) eta Bizkaian (%1,4). Igoera horrekin, Gipuzkoa euskal probintziarik garestiena da: 14,2 euro/m2, Bizkaia (12,1 euro/m2) eta Araba (10,2 euro/m2). EAEko hiru hiriburuek martxoan zituztenek baino prezio handiagoak dituzte orain. Igoera handiena Donostian erregistratu da. Atzetik datoz Gasteizko (%1,2) eta Bilboko (%0,3) igoerak. Hala ere, euskal hiribururik merkeena Gasteiz da (10,4 euro/m2). Gipuzkoako hiriburua da hiruen artean garestiena, 15,3 euro/m2, eta atzetik Bilbokoa (12,7 euro/m2). Ildo beretik jarraituz, Idealistaren beste ikerketa baten arabera, eta egunkari honetako beste edizio batean azaldu zen bezala, Arabako hiriburuko higiezinen merkatua Estatuko lehiakorrenetako bat da; izan ere, etxebizitza librea eskuratzeko orduan, hiria garestienen artean dago. Idealistak berriki egindako azterlan baten arabera, hipoteka bat egiteko orduan, Gasteiz zazpigarren hiririk garestiena da. Txosten horretako datuen arabera, 31.478 euroko diru-sarrerak behar dira Gasteizen hipoteka tipo bati aurre egiteko. Printzipioz, familia baten batez besteko dirusarrera errealak 32.357 eurokoak direla aipatzen da bertan. Hala, eta ildo beretik jarraituz, azterlan horren arabera, Gasteizen gutxieneko aurrezki batzuk behar dira mailegu bat eskuratzeko, eta aurrezpen horiek 30.000 eurotik gorakoak izan behar dute. Txostenaren arabera, kopuru ekonomiko hori ez da berdina Estatuko hiri guztietan, eta Gasteiz Espainiako hiri garestienetako bat da. Hain zuzen, Idealistaren txostenak azaltzen du etxebizitza bat erosteko orduan faktore asko daudela kontuan hartzeko: eskura dauden aurrezkiak, familiaren urteko dirusarrerak, eskuratu nahi den etxebizitzaren prezioa, lor daitekeen deskontua edo hipoteka-baldintzak, besteak beste.