12.000 milioi euroko Next Generation EU berreskuratze-funtsaren bigarren zatia Espainiako Estatuari ordaintzearen alde egin zuen atzo Europako Batzordeak, horretarako ezarritako mugarriak bete direlakoan. Inolaz ere, pentsioen erreformarako proposatutako zerga-aurrezkiari buruz zalantzak dituztela aipatu zuten, eta laugarren ordainketari begira ebaluatuko omen dituzte. "Gure iri-tziz, Espainiak nahikoa aurrerapen egin ditu berreskuratze plan nazionalaren inplementazioan, Next Generation EU-ren bigarren ordainketa jaso-tzeko", adierazi zuen Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak bigarren ordainketari buruzko komunikatuan, lan-merkatuan eta finantza publikoetan egindako erreformak nabarmenduz. Berreskuratze-planaren bigarren ordainketa horrek, 2021eko bigarren seihilekoan bete diren 31 mugarriri eta bederatzi helbururi dagokie.

Bruselaren aldeko irizpena izanda, gainerako estatu kideei dagokie orain, Ekonomia eta Finantza Komitearen bitartez (EFC, ingelesezko sigletan), espedientea aztertzea eta iritzia ematea. Espainiako ekonomian lan-harremanak eta pentsio-sistema eraldatzeko eta berrorekatzeko neurrien ezarpena hartzen zen kontuan multzo horretan; eta ezinbestekotzat jotzen ziren sistema publikoaren bi atal horietan erreformak burutzea.

Laugarren laguntza-multzoan jasotzen diren pentsioen erreformari dagokionean, aurrezki fiskalari buruz 2050. urtera arte Madrilek planteatutako %1,1 eta %1,6 arteko aurrezpen fiskalari buruzko erreserbak jaso ditu aurretiazko ebaluazioan Europako Gobernuak, "ziurgabetasun handiari" lotuta daudelakoan, txostenean adierazten denez. Bestalde, pentsioak indexatzeko mekanismo berriak 2050ean BPGren %2,7ko gastua ekarriko duela dioen Espainiaren kalkulua "onargarritzat" hartu du txostenak.

Ordainketa Mugarri eta helburuen bigarren multzoaren betetze-mailaren ebaluazio positiboak 12.000 milioi euro ordaintzea ekarriko du, kontuan izanik aurreko urteko abuztuaren erdialdean aurrefinantzaketako 9.036 milioi euro jaso zirela eta lehen ordainketako beste 10.000 milioi euro 2021ean. Beraz, berreskuratze-planaren bigarren tarteari lotutako 12.000 milioi euro horiekin, orain arte guztira 31.000 milioi euro ordaindu zaizkio Espainiari, hau da, esleitutako funtsen %44.

Paolo Gentiloni Europako Ekonomia komisarioak balioan jarri nahi izan zuen, ordainketa hori "Egitasmoan aurreikusitako pentsioen erreformen lehen zatiari" lotuta datorrela , "pentsiodunen erosteko ahalmena hobetzen eta, aldi berean, benetako eta legezko erretiro-adinak lerrokatzen" lagunduko duelakoan.

Bestalde, Valdis Dombrovskis EuropaR Batzordeko presidenteorde ekonomikoak azpimarratu zuenez, "Espainiak aurrera jarraitzen du aurreikusitako erreformen eta inbertsioen egutegiarekin", besteak beste, birgaitze energetikoan edota 5G sareetan.

Bigarren neurri-multzo horretan sartzen dira, esate baterako, enpleguaren behin-behinekotasuna eta lan-merkatuan mota horretako kontratuen proportzioa murrizteko neurriak ezartzea, negoziazio kolektiborako arauak, pentsioen egonkortasunarekin zerikusia dutenak, bai eta gastu publikoaren jasankortasunarekin lotuta daudenak ere.

l 12.000 millones. El desembolso de 12.000 millones de euros se sumarían a los 9.036 millones de euros de prefinanciación de mediados de agosto del pasado año y a los 10.000 millones de euros del primer desembolso, recibidos en 2021.

l Desembolso total. Con este segundo tramo del plan de recuperación, el desembolso total a España hasta la fecha asciende a 31.000 millones de euros, que representa el 44% de los fondos asignados.