Gipuzkoa Basketek (GBC) Iñigo de la Hera beasaindarraren fitxaketa iragarri zuen atzo.

1999ko otsailaren 4an jaiotako jokalari beasaindarrak antolatzaile postuan jokatzen du, 1,88 metro neurtzen ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du.

Talde donostiarretik azaldu zutenez, "jokalari gipuzkoarrak, jaioterria duen Beasainen hasi zuen bere ibilbidea gaztetandik, eta probin-tziako beste hainbat taldetan ere jokatu zuen gero, hala nola Zarau-tzen eta EBA mailan Goierrin. Azken denboraldi honetan Zilarrezko LEB mailan eman du Navarra Basketen, eta batez beste 5,1 puntu, bi errebote eta 1,5 asisten-tzia lortu ditu 29 partidatan".

Klubaren arabera, "proiekzio handiko jokalaria da, fisiko ona eta esku trebeak dituenez, hobetzeko tarte handia duena. Xabi Oroz eta Aitor Zubizarreta gipuzkoarrekin batera joko-antolatzaile postua osatzeko asmoz dator Gipuzkoa Basketera".

Gipuzkoa Basketetik azpimarratu dutenez, "Iñigorekin, dagoeneko bost gipuzkoar baditu Gipuzkoa Basketek (Xabi Oroz, Aitor Zubizarreta, Mikel Motos eta Beraza), eta oraindik ere 2022-2023 denboraldirako taldea osatzen jarraitzeko asmoa dugu".

Talde gipuzkoarra lana gogotik egiten ari da bulegoetan azken aste hauetan; Motosen kontratua beste bi urtez luzatu dutela iragarriz, bai eta Adam Sollazo Illunbera itzuli dela ere.