- Nahiz eta Enpresa Txiki eta Ertainak eta autonomoak biltzen dituen Errepideko Garraioaren Defentsarako Plataforma Nazionalak lanuzteari eutsi, eta atzo zabaldutako oharrean kamioilariei eta beste gidari profesionalei protestak ikusarazten jarraitzeko eskatu, nolabait onartu ere egin dute gatazkaren "azken txanpan" daudela.

Sektoreko patronal nagusiek Eferi adierazi diotenez, errepideetan "normaltasuna ia erabatekoa" omen da, eta kamioientzako trafiko arazoak Galizian, Asturiasen eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen omen dira, baita Puertollano ere (Ciudad Real).

Salgaien Garraioaren Espainiako Konfederazioko (CETM) bozeramaile batek ziurtatu zuenez, atzo "askoz kamioi gehiago ibili omen ziren" aurreko asteko astelehenaren aldean; aitortu zuen, ordea, "gurpilak zulatzen jarrai-tzen dutela" aipatu erkidegoetako piketeetan.

CETMk ez du uste protestekin jarraitzeko arrazoirik dagoenik; izan ere, Gobernuarekin lortutako akordio berri hauek "osatu egiten baitituzte, egoerari egokituta, abenduan hartutakoak", bere iri-tziz, sektorearen arazo nagusiak konpontzen zituztelarik.

Asteburuari dagokionez, galdera egin zaien sektoreko iturriek adierazi zutenez, jarduera-tasa %98ra iritsi omen zen igandean zenbait lekutan, esate baterako Madril inguruan; beti ere azpimarratuz, egun horietako datuak ez direla izaten errepideko garraio-jardueraren adierazgarrienak.

"Egoera ikaragarri hobetu da" esan zuen Francisco Aranda Uno Logística patronaleko presidenteak.

Bera da sektoreko elkarte nagusiaren arduraduna eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionaleko salgaien saileko kide ere bada. Arandak Eferi egindako adierazpenetan argi azaldu zuen garraiolariak " jabetu direla akordioaren garrantziaz eta dakar-tzan onurez", bere iritziz "sektoreak planteatutako eskakizun gehienak jasotzen dituelako akordioak".

Gobernuaren aldetik, Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroaren esanetan, atzoko protestak "marjinalak" izan omen ziren.

Mobilizazioak desagertzen ari badira ere, garraiolari autonomo talde batek trafikoa eten zuen berriro goizean Bartzelonako Ronda Litoralean.

Plataformak lanuztearekin jarraitu du, nahiz eta ostiral goizaldean Gobernuak eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak (CNTC) zortzi puntuko akordioa lortu; erakunde horrek sektoreko elkarte gehienak biltzen ditu, ez ordea, lanuzteko deia egin dutenak.

Sektoreari laguntzeko neurriak ostiralean bertan sartuko dira indarrean.

La vicepresidenta primera y ministra de Asuntos Económicos y Transformación Digital, Nadia Calviño, urgió ayer a desactivar el paro patronal. "Hay un buen acuerdo y, por tanto, debe desactivarse ese paro patronal", instó Calviño en la asamblea general 2022 de la Asociación de Trabajadores Autónomos (ATA). "Tenemos, entre todos, que dar tranquilidad y certidumbre a ciudadanos y empresas", remarcó.