Gipuzkoa eta Bizkaiko baxura flotako arrantzaleak itsasora itzuli dira
- Bokarta eta berdelaren arrantzaldiek eman diote hasiera 2022 urteko arrantza jardunari. Kantauriko flotak 25.250 tona antxoa arrantzatu ahal izango ditu aurtengo kanpainan. Berdelari dagokionez, urteko kuotak %7ko murrizketa izan du eta euskal arrantzaleek 8.500 tona harrapatu ahal izango dituzte. Ez da ahaztu behar Europako Batzordeak zigortu egin zuela Espainiako flota 2009an berdel gehiegi harrapatu izanagatik eta urtero kuota zati bat kentzen dio jarritako isuna ordain-tzeko. Datorren urtean bukatuko da zigorra. Joan den astean sartu dira urteko lehen bokartak Euskadiko portuetan baina ez dago berdelaren berririk.
Lehen itsasoratzearekin batera iritsi dira urteko lehen antxoak gure portuetara. Hondarribia, Orio, Getaria, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Santurtzi eta Zierbenako 50 bat on-tzi itsasoratu zen joan zen astelehenean bokartaren arrantzaldiari hasiera emanez. Bilbo eta Santoña artean aurkitu zituzten lehen antxoa sardak eta euskal ontziak ez ezik, Kantabriako eta Galiziakoak ere bildu ziren bertan. Hurrengo goizean bokarta salmentak egon ziren Santoñan, Laredon, Bermeon, Ondarroan edota Getarian.
Azken urteetan gertatu bezala, arrantzaleak harrapatutako lehen bokarta, arrain gaztea izan da, kiloko 60 eta 75 ale bitartekoa, bikaina freskotan jateko. Prezioari dagokionez, deskargatutako lehen partidak 4 eurotik gora saldu baziren ere, salneurriak behera egin zuen ontziak porturatu ahala eta kiloaren prezioak eurotik behera amaitu zuen. "Azken urteetako gauza bera gertatu da aurten ere. Antxoa gazte asko aurkitu dugu itsasoan eta horrelakoetan gertatzen den legez, goizeko lehen orduetan porturatutako ontziek arraina politxo saldu badute ere, azken partidak 60 zentimotan saldu dira. Arrain honekin ez goaz inora. Oso merke saltzen da eta kuota jaten dugu" adierazi digu patroi batek Bermeoko portuan.
Arestian esan bezala, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galiziako ontziek 25.250 tona antxoa harrapatu ahal izango dituzte aurtengo kanpainan. Berdelarekin ez bezala, Espainiako banderapean ari den flotari dagokion kuota ez dago banatuta eta on-tziek ahal duten guztia arrantzatzen dute kopuru hori agortu arte. Hori gertatzen denean, Madridek itxi egiten du arrantzaldia. Euskadiko kofradiek antxoaren eta hegaluzearen kuotak banatzeko eskatu diote Espainiako gobernuari -berdelarekin eta txitxarroarekin egin zuten bezala- eta lanean ari dira kuota horien auto kudeaketa lortzeko. Nabarmendu behar da, bi espezie horiek oso garrantzitsuak dira euskal baxurako flotarentzat. 2021ean, adibidez, sektorearen fakturazioaren %83 izan ziren. Euskal arrantzaleen iritziz, kudeaketa berria lortuko balitz, bi espezie horien errentagarritasuna handitu ahal izango litzateke. "Egun indarrean dagoen sistemarekin, ontzi bakoitzak ahal duen guztia arran-tzatzen du Espainiari dagokion kuota agortu arte. Horrela, sarritan arrain gehiegi saltzen da denbora tarte txikian eta prezioak behera egiten du. Kuota banatuta, berriz, ontzi bakoitzak zenbat arrantzatu dezakeen jakingo luke itsasoratu aurretik eta horrela, bere kuotaren autokudeaketa egingo luke. Hau da, ontzi bakoitzak erabaki ahal izango luke noiz itsasoratu, zein arrain harrapatu eta nola merkaturatu. Horrek guztiak prezioaren gorakada ekarriko lukeela uste dugu" diote euskal kofradiek.
3.540 tona antxoa saldu ziren iaz Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan, 2020koaren bikoitza gutxi gora behera. Arrainaren balioa 3,3 milioi eurokoa izan zen eta batez besteko prezioa, inoizko merkeena izan zen, antxoa kiloa 94 zentimotan saldu baitzen. Gure portuetan saldutako antxoaren zatirik handiena, arrain gaztea izan zen eta horrek eragin du prezioaren jaitsiera. Ondarroa izan zen, beste behin, antxoa gehien jaso zuen euskal portua, 1.822 tona hain zuzen. 1.033 sartu ziren Getarian, 369 Bermeon, 271 Hondaribian eta 45 Pasaian. Lehenengo eta behin, azpimarratu behar da azken urte bietako kosterak bereziak izan zirela, pandemiak goitik behera baldin-tzatu zuelako arrantzaleen jarduna. Beste alde batetik, azpimarra-tzekoa da 2020 eta 2021 urteetan euskal kofradiek inoiz baino antxoa gutxiago jaso zutela. Honen arrazoia, bokarta handiaren kokapenarekin lotu behar dugu. Izan ere, arrantzaleek tamaina handiko arraina harrapatu nahi dute honen prezioa ona izaten delako eta antxoa hori arran-tzatzeko Kantauriko mendebalderantz egin behar izan dute azken urte bietan. "Itsasoan arrainak agintzen du eta gu haren atzetik gabiltza. Azken urteetan antxoa asko aurkitzen dugu itsasoan baina gure kostaldetik hurbil dagoena arrain gaztea da. Bokarta handia, berriz, mendebaldetik agertu da azken urte bietan eta ondorioz, flotaren harrapaketa gehienak Santoña, Gijon edo Avilesen egin ditugu" azaldu du arrantzale batek. Astelehenean itsasoratuko dira on-tziak berriz ere eguraldia lagun dutela. Izan ere, hego haizea nagusi izango da aste guztian zehar.
Berdelaren arrantzaldiari dagokionez, partida txiki batzuk baino ez dira sartu egunotan euskal portuetan. "Berdel kaja gutxi batzuk harrapatu dituzte antxoarekin batera, baina gauza gutxi" azaldu du Bermeoko arrain erosle batek. Berdela urtero heltzen da Kantauriko uretara Europako iparraldetik arrautzak botatzera. "Berdela, egun batetik bestera ager-tzen da eta arrain sarda itzelak aurkitzen ditugu" dio arrantzale batek.
Euskal baxura flotak arrantza sistema bi erabiltzen ditu berdela arrantzatzeko. Ontzi handiek, inguraketa sarea edo trainarekin aritzen dira, bokarta arrantzatzeko erabiltzen duten berbera, hain zuzen. Ontzi txikiek, amu-tretzak erabiliz arrantzatzen dute berdela. Kasu bietan, urteko berdel kuota nahi baino txikiagoa da.
Trainarekin ari diren ontziek egun gutxi batzuten agortzen dute. Amuekin ari diren ontzientzat berdelaren arrantzaldiak garrantzi handia du, urteko lehen seihilekoan ez baitute beste espezierik arran-tzatzerik. Hori dela-eta, eguneko tope txikiak jartzen dituzte, arran-tzaldia ahalik eta gehien luzatu dadin. Bermeokoak dira flota honetako ontzi gehienak, 28 hain zuzen. "Iazko kostera oso arraroa izan zen guretzat. Trainadun ontziek oso erraz bete zuten euren kuota baina gu ezinean ibili ginen. Ondorioz, ontzi gehienek ez zuten kuota arrantzatzerik lortu. Itxaron dezagun aurten gauzak normaltasunera itzultzea" azaldu du Bermeoko patroi batek.