GRAN CANARIA Taylor (25), Hartmann (5), Kone (14), James (13), Hermida (13) -hasierako bostekoa-, Rodríguez, Ndiaye (2), Brito y Fall.

IDK EUSKOTREN Cousseins-Smith (3), Erauncetamurguil (2), Tirera (16), Coulibay (10), Delaere (15) -hasierako bostekoa- Sarr, Lara González (9), Laura García (8) y Gladkova (3).

Laurdenak 20-7, 13-19, 13-16 y 26-24.

Epaileak Munar, Pagán eta Peláez.

Bigarren zati ona jokatuta, IDK Euskotren talde gipuzkoarrak markagailuan aurrea hartzea ere lortu zuen azken laurdenean, baina egindako lan guztia alferrik galdu zuen azken minutuetan, 72-66 galtzeko.

Talde donostiarrak denboraldiko partzial txarrenetako bat jaso zuen 20-7ko emaitzarekin bukatu zen lehen laurdenean. Azu Muguruzaren neskak ez ziren gauza izan etxekoen hasiera sendoari aurre egiteko.

Hori bai, bigarren laurdenean gipuzkoarrak erreakzionatzeko gai izan ziren, batez ere Koulibalyren ekarpenari esker, zeinak protagonismoa hartu baitzuen saskiratze atalean eta baita defentsan ere, eta markagailuko aldea sei puntutaraino murriztu ahal izan zuten, atsedenaldira 33-26 iritsiz.

Atzo IDKren jokalaririk onena izan zen Koulibalyk estreinatu zuen markagailua aldagelatik itzulitakoan ere. Laura Garcia, Lara Gonzalez eta Tirera ere lagun izan zituen hurrengo erasoetan, diferentzia lau puntura arte murrizteko (46-42).

Errenta bere horretan mantendu zen azken partzialaren zati handi batean, Delaerek hiruko bat sartu eta puntu bakarrera murriztu zuen arte. Eta Tireraren saskiratze bati esker, gipuzkoarrak markagailuan aurretik jarri ziren bost minuturen faltan. Hortik aurrera, batzuen eta besteren saskiratzeak, eta markagailua oso estu egon zen. Tirera-Delaere konexioak ederki funtzionatu zuen azken tarte honetan. Baina etxekoak ez ziren behera etorri eta hiruko marratik ondo asmatuta lau puntu aurretik jarri ziren minutu eta erdiren faltan. Coussin-Smithek bikoa sartu zuen azken minutuan, baina etxekoak erantzuteko gauza izan eta azkenean garaipena lortu zuten.