Dejabu konpainiaren Itzulera antzezlanak lortu du XXVI. Donostia Antzerki Saria. Errekonozimendua Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ematen dute urtero euskara eta publiko helduarentzat eskainitako lanen artean. Honakoarekin, bost aldi dira Dejabu taldeak sari hau irabazten duela. Saria, gainera, konpainiaren 25. urteurrenarekin iritsi da.

Bestalde, Donostia Kulturak gaur, asteartearekin, aditzera eman duenez, 2025ean euskarazko antzerkigintzak marks guztiak hautsi zituen Donostian: helduentzako 27 antzezlan ikus ahal izan ziren eta 14.423 ikusle joan ziren eskainitako 57 emanaldietara. Batez beste, 253 ikusle izan ziren emanaldi bakoitzeko.