- Ander Imaz pilotariak 2024 arteko kontratua sinatu du, Baiko pilota enpresarekin. Kontraturik gabe gelditzen zen aurtengo denboraldia amaitzean 25 urteko atzelari oiartzuarra. Denboraldi bat non bikote txapelketaren finalerdien ligaxka sailkapenerako play-offetara iritsi eta kanporatu zuten bere bikote Artolarekin. Aurtengo denboraldian, Imazek 18 partidu jokatu ditu, horietatik bederatzi irabazi eta bederatzi galduz. COVID-19 dela eta luzaro lehiatu gabe egon arren, laster edukiko du hurrengo erronka, Eibarren, datorren asteazkenean hain zuzen ere. Bertan, Baiko eta Aspe enpresek antolatutako bikote txapelketa mistoan hartuko du parte.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
