Txupinazoarekin batera hasi dira ostegun honetan Azkoitiko Andra Mari jaiak. Mari fruta-dendako Mila Gorostegi eta Zumeta baserriko Irati Amiano izan dira metxa pizteaz arduratu direnak, Azoka Plazan diharduten pertsona guztien ordezkari gisa. Horrela, herriari eta herritarrei egiten dieten ekarpena eta ematen dieten zerbitzua eskertzeko eta aitortza egiteko baliatu da une berezi hau.
Txupinazoarekin batera, plazara gerturatu diren bizilagun guztiek "Azkoitia" abestia interpretatu dute. Jarraian, erraldoi eta buruhandien desfileari eman zaio hasiera, protagonista berri bat duena: emakumeak pilotan parte hartzea irudikatzen duen erraldoia.
Andra Mari jaiak ostegun honetatik abuztuaren 18ra bitarte ospatuko dira.