Emakumeek indarra izaten jarraitzen dute bizitzaren eguneroko alderdi askotan. Adibidez, zaintzaileen rola betetzen jarraitzen dute, eta pandemian zehar funtsezkoak izan dira izurriaren eragina arintzeko. Hala ere, ez dira lan horregatik aintzatetsi. Hori izan da Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gizarteari aurkeztu dion txosten batean berriki ateratako ondorioetako bat.

Cumade txostena da, covid-19 garaian adineko eta mendeko pertsonak zaintzean generoak duen eraginari buruzkoa. Txosten hori duela gutxi aurkeztu du Unibertsitateak antolatutako zaintzak garrantzitsua du jardunaldian, krisiari aurre egiteko zaintzaileek izan dituzten zailtasunak agerian uzteko. Hala, pandemiaren hilabete gogor eta zailenetan adinekoak zaintzeak emakumeengan izan duen eraginari buruzko hainbat ondorio aurkeztu ziren jardunaldian.

Ikerketak agerian uzten du zainketa-sistemaren hauskortasuna. “Pandemiak eragin handia izan du zain-tzaileengan (gehienak emakumeak), eta kasu askotan ondorio fisiko eta psikologikoak ere utzi ditu. Alarma-egoera hasi eta urtebetera, Espainiako Estatuan 30.134 pertsona hil ziren adinekoen eta menpekotasuna duten pertsonen egoitzetan, bai konfirmatutako covid birusagatik, bai sintoma bateragarriengatik; kopuru hori covid pandemia dela-eta, hildako pertsona guztien %40 da”, azpimarratu zuten. Bestalde, nabarmentzekoa da, txosten honek motibazio politiko eta sozial eraldatzailea duela, eta haren ondorioek gizarte-zaintzaren demokratizazioaren alde egiten dutela.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, azterlanaren arabera, hainbat izan dira pandemiaren testuinguruan adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen ongizatea bermatzeko “ezinbestekoak” izan diren zaintza eremuak: familia-sistema, Mendekotasunari buruzko Legeak aurreikusitako etxez etxeko arreta-zerbitzuak, egoitza-zerbitzuak, etxeko eta zaintzako langileak eta ekimen komunitarioak. Pandemiak ondorio garrantzitsuak izan ditu adinekoen osasunean, baina baita zaintzaileengan ere; izan ere, zaintzaileek aurre egin behar izan diote pertsona bat galtzeko beldurrari, bai eta kutsatzeko eta isolatuta egoteko beldurrari ere. “Pandemiaren eragina murrizteko orduan emakume zaintzaileek funtsezko zeregina izan badute ere, ez dute beste sektore batzuek jaso duten aitorpen sozial, politiko eta ekonomikorik izan”, azaldu zuten. Ikerketaren azken ondorioen artean, zaintza behar duten pertsonen eta zaintzaileen duintasuna bermatuko duen sistema berri bat eraikitzeko beharra aipatzen da, eta, horretarako, “egungo sistemaren eraginkortasunik eza gainditu behar da, zeina gizarte- eta genero-bidegabekerietan oinarritzen den”. Gainera, beste ondorio batzuen artean, “zaintzak indibidualizatua izan behar du, pertsona bakoitzak nolako zaintza jaso nahi duen erabakitzeko eskubidea baitu”. Halaber, “komunitatean zahartzeko aukera bultzatu behar da, eta etxean edo egoitza batean zahartzea bide bakarra dela saihestu. Zaintzak duintzeko bidean, honako hauek dute lehentasuna: zaintza-sektoreko lan-baldintzak duintzea, langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzea, eta zaintzaileei gizarte- eta giza harremanetara bideratutako prestakuntza eta laguntza psikologikoa eta ingurunera egokitutakoa ematea”, kontatu zuten. Horrela, Unibertsitateak zaintzaileek pandemian egiten duten eta egin duten lanaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, bereziki gizonak baino emakume gehiago nagusi diren sektorea. Ondorio horiez gain, gehiago ere eskaini zituzten: txostenak eredu publikoa erreformatzearen alde egiten du, herritarrei ongizatea emateko, eguneroko bizitzari lagunduko dioten egiturak edukiz, ingurune publiko seguruak eta zerbitzu publiko lagunkoiak bermatuz, bai eta mugikortasun-eredu irisgarriak eta iraunkorrak ere.

Helburua

“Argitu nahi dugu osasun-krisiak nola eragin duen zaintzak adinekoen eta mendeko pertsonen etxeetan, nola berrantolatu diren etxeko arreta-zerbitzuak, laguntza pertsonaleko zerbitzuak edo egoitza-zerbitzuak; nola eragin zaion etxeko enpleguari eta zainketei, eta nola indartu diren ekimen komunitarioak. Garrantzitsua da zaintzaileek osasun-krisiari aurre egiteko izan dituzten zailtasunei ikusgarritasuna ematea, bereziki ahultasun handieneko egoeretan, baina baita egoera horri sormenetik, ahalduntzetik eta elkartasunetik aurre egiteko moduei ere”.

Xehetasunez

Ikerketa. Pandemiaren hilabete gogor eta zailenetan adinekoak zaintzeak emakumeengan izan duen eraginari buruzko hainbat ondorio aurkeztu ziren jardunaldian. Izan ere, ikerketak agerian uzten du zainketa-sistemaren hauskortasuna. “Pandemiak eragin handia izan du zaintzaileengan (gehienak emakumeak), eta kasu askotan ondorio fisiko eta psikologikoak ere utzi ditu. Alarma-egoera hasi eta urtebetera, Espainiako Estatuan 30.134 pertsona hil ziren adinekoen eta menpekotasuna duten pertsonen egoitzetan, bai konfirmatutako covid birusagatik, bai sintoma bateragarriengatik; kopuru hori covid pandemia dela-eta hildako pertsona guztien % 40 da”, azpimarratu zuten. Bestalde, nabarmentzekoa da, txosten honek motibazioa politiko eta sozial eraldatzailea duela, eta haren ondorioek gizarte-zaintzaren demokratizazioaren alde egiten dutela.

Ondorioa. “Pandemiaren eragina murrizteko orduan emakume zaintzaileek funtsezko zeregina izan badute ere, ez dute beste sektore batzuek jaso duten aitorpen sozial, politiko eta ekonomikorik izan”, azaldu zuten. Ikerketaren azken ondorioen artean, zaintza behar duten pertsonen eta zaintzaileen duintasuna bermatuko duen sistema berri bat eraikitzeko beharra aipatzen da, eta, horretarako, “egungo sistemaren eraginkortasunik eza gainditu behar da, zeina gizarte- eta genero-bidegabekerietan oinarritzen den”, azaldu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako txostenean.