-Noiztik zaude Maizpiden?

Azarotik nago hemen, orain dela hamar hilabetetik. Ia-ia zerotik hasi nintzen; kurtso batzuk hartu nituen aurretik Hazparnen AEKrekin, baina oso gutxi.

-Zerk ekarri zintuen barnetegira euskara ikastera?

Nik nahi dudalako ari naiz ikasten; berez ez naiz Iparraldekoa baina, niretzako, logikoa zen Euskal Herrian bizi naizenez, euskara ikastea. Lagun asko ditut euskaraz hitz egiten dutenak eta haiekin hala egin nahi dut, garrantzitsua da niretzat.

  • Lea más: Se cambian vacaciones por saber euskera

-Pandemia dela eta, dudatan izan al zinen etortzeko?

Nire kasuan, Iparraldean bizi naizenez, hasieran zalantzan nengoen, muga pasatzeko gai izango nintzen ala ez. Azkenean, ez nuen arazorik izan; gainera, Maizpiden baimen bat helarazi zidaten eta lasaitasun osoz etorri ahal izan nuen.

-Gomendioren bat emango al zenieke Maizpidera etortzen pentsatzen ari direnei?

Nik pentsatzen dut barnetegi batera joatea metodo ona dela benetan. Euskaraz hitz egiteko murgildu egiten gara eta, nahiz eta hizkuntza bat ikastea zaila eta prozesu luzea eta gogorra izan, nire ustez metodo hau oso ona da horretarako.