- Belaunaldi aldaketa sustatzeko xedearekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntza berri bat antolatu du 40 urte baino gutxiago duten nekazariek enpresa berriak gara ditzaten. Urte honetako deialdian, hamalau gazte hasiko dira lehen sektorean lanean dirulaguntza horien bidez. Horretarako, 507.910 euroko laguntza eskainiko du haien proiektuetan parte hartuz.

Iturraran Parketxean atzo ospatu zen ekitaldian aurkeztu zuten ekimena eta bertan izan ziren Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, programan parte hartuko duten gazteak, Aldundiko ordezkariak, nekazari gazteei beren proiektuak aurrera eramaten lagunduko dieten zenbait teknikari eta lehen sektoreari lotutako hainbat eragile.

Aurten ere, sektorean lanean hasiko diren gazteei aitortza egiteko eta haiekin sektorearen etorkizunari buruzko ideak partekatzeko asmoz antolatu zen topaketa hori. Era berean, gazteen eta sektoreko eragileen ekarpenak, gogoetak eta proposamenak jaso zituzten bertan. "Egin duzuen apustuak merezi du horren berri ematea eta gure aldetik gogor lan egingo dugu lehen sektorea bistaratu eta sustatzeko, guztion artean eraikitzen ari garen etorkizuneko Gipuzkoan sektorea indartsu eta osasuntsu izan dadin", nabarmendu zuen Olanok.

Deialdira aurkeztu diren proiektuei dagokionez, horien aniztasuna azpimarratu behar da; bai jatorriari eta tamainari dagokionez, eta baita jarduerari dagokionez ere. Ugaritasun horren barruan, bara-tzezaintzarekin lotutako proiektuak, frutagintzarekin lotutakoak eta ardi, txerri, behi nahiz hegazti edo erle zaintzarekin lotutakoak ageri dira. Horitako hiruk transformazio jarduerak egingo dituzte, eta bik ekoizpen ekologikoa.

Bederatzi gizonezko eta bost emakumezko izango dira aurtengo onuradunak eta jasoko duten batezbesteko kopurua 39.616 euro da. Bost urtez, laguntza ekonomikoa jaso-tzeaz gain, teknikarien aholkulari-tza eta laguntza ere jasoko dute. Dirulaguntzek Europar Batasunaren finantzazioa dute, %80koa, LGENF funtsaren bidez.

Onuradunak Gaztenek 2015-2020 prozeduran sartuta daude. Prozedura horri jarraitzen zaio EAEn lehen aldiz instalatu nahi duen gazte bati laguntzeko, tramitazioa egiteko, egiaztapenak egiteko eta, hala badagokio, instalazioari laguntza emateko.

2005ean programa hasi zenetik, 289 gaztek hasi dute beren proiektu profesionala programaren laguntzarekin; horien %38 emakumeak dira. Hala, 175k hasi dute familiartekoen ustiategiak gobernatzen, belaunaldi txandaketa bermatuz, eta 114k, berriz, negozio berriak irekitzen.

Hasi zirenetik hona, ustiategien %90ek beren jarduerarekin jarrai-tzen dute, eta uko egin diotenen ehunekoa oso txikia da. Gainera, nekazaritza ekologikoaren gorakada nabarmendu behar da, 2016az geroztik horrelako 34 ustiategi baitaude.

14

Gazte lehen sektorean hasiko dira lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Horretarako, 507.910 euroko dirulaguntza deialdia egin du.

11

Pertsona lehendik abian zeuden ustiategien kargu egingo dira.

3

Pertsonek ustiategi berriak zabalduko dituzte.

289

2005ean programa hasi zenetik, 289 gaztek hasi dute beren proiektu profesionala laguntza honekin. Horien %38 emakumeak dira. Azpimarratzekoa da ustiategien %90ek beren jardueraren jarraitzen dutela.

2005ean dirulaguntza programa hau hasi zenetik, 289 gaztek hasi dute beren proiektu profesionala eta %38 emakumeak izan dira

Baratzezaintza, frutagintza, ardi, txerri, behi nahiz hegazti edo erle zaintzarekin lotutako proiektuak garatuko dituzte