ertsona guztiok arreta eta laguntza beharko dugu gure bizitzako etaparen batean. Gaixotzeak beldurtzen nau, baina lagun-tzarik gabe egiteak guztiz ikaratzen nau.

Gizarte gisa, denok dugu haren parte diren pertsonak zaintzeko betebehar bera; hala ere, Espainian mendekotasuna duten pertsonen %89, familiako emakume batek artatzen ditu, emakumeei zeregin hori ia berez ematen zaielako estereotipoak direla eta.

Geure buruaren hauskortasunaz jabetzen garenean, zain-tzaren hedapenari buruz gogoeta egiteko beharra sor-tzen da, ikuspegi gizatiarrago batetik. Etxeetan, normalean emakumeek egiten dituzten ordaindu gabeko zainketak berrikusi egin behar dira, emakumeek ekonomian eta gizartean duten zeregina mahai gainean jartzeko. Zainketa ikusezinen eta doakoen kudeatzaileak dira, monetarik gabeko, aitortu gabeko eta konpentsatu gabeko balioa dutenak, nahiz eta funtsezkoak izan herritarren ongizaterako eta egitura ekonomikoari eusteko.

Proiektu instituzionalik ez izateak eta Estatuak behar horri erantzuteko gaitasunik ez izateak zaildu egiten du alor pribatuko zaintzak ekonomian integratzea, ez baita kuantifikatzen dirutan ordaintzen ez dena. Gure populazioa gero eta zaharragoa den honetan, lehentasun politikoko gaia da. Politika publiko sendo eta errotuak izan behar ditugu, gizartearen eskaerei erantzuteko baliabide nahikoak izan ditzagun. Osasunean inbertitzea kalitatezko zainketetan inbertitzea da.

Zaintza informalen eran-tzukizuna sozializatzen ez den bitartean, %89 emakumeek burutuak, pertsona horien bizitza gizarte eta etxe-arretaren eremura mugatuko da, ez dena ez publikoa, ez doakoa ezta unibertsala ere.

Halaber, martxoaren 8a ospatze aldera, Emakumearen Nazioarteko Eguna, gaur egun zaintza-lanetan dagoen genero-arrakala ikusarazi nahi dugu. Askotan, betebehar moral batek bultzatuta, emakume horiek uko egiten diote bere lan-etorkizunari, eta lanaldia murriztera edo enpleguari uko egitera behartuta sentitzen dira, gizarte-esparrua aipatu gabe, zuzenean bigarren maila batera pasatuz. Zaintzaile guztiei lana eskertu eta ohoratu nahi diegu, baita erizainek osasun-arloan egiten duten zaintza ere. Azken kolektibo hori ez dago errealitate horretatik kanpo, emakumeak direlako eta, gainera, zaintzaile profesionalak direlako. Biak dira funtsezkoak gure gizartearen ongizaterako eta aurrerabiderako. Mendekotasuna duten pertsonei kalitatezko arreta emanez gero, haien ardura duten pertsonen baldintzak hobetuko lirateke. XXI. mendeak zaintza partekatu eta erantzunkideen mendea izan behar du. Duintasunez hiltzea eta bizitzea eskubide bat da, ez pribilegioa.

SATSE Euskadiko Berdintasun Batzordearen Ordezkaria