Burmuinean zer gertatzen da hitz egitetik tekleatzera pasatzean

Azterlan horren emaitzak baliagarri izan daitezke iktus kasuetan ikasteko eta errehabilitatzeko metodo berriak garatzeko

16.02.2021 | 23:58
Burmuinean zer gertatzen da hitz egitetik tekleatzera pasatzean

donostia – Donostiako Basque Center on Cognition Brain and Language (BCBL) zentroak "ikerketa aitzindaria" jarri du abian, pertsona bat hitz egitetik tekleatzera pasa eta bere komunikatzeko modua bat-batean aldatzen duenean, garunean eta jarduera kognitiboan zer aldaketa gertatzen diren aztertzeko.

Ikerketa horren emaitzak baliagarriak izan omen daitezke, iktusen bat jasan duten pertsonen ikasteko metodo berriak garatzeko eta errehabilitaziorako, BCBLk ohar batean jakitera eman duenez.

Proiektu hori gauzatzeko, BCBLk 35 "supertekleatzaile" behar ditu; hau da, begiratu gabe tekleatzeko gai diren pertsonak, 18 eta 40 urte bitartekoak, eskuinak, eta hizkuntza nagusi gaztelania dutenak.

Boluntarioek erresonantzia magnetikoko proba batean parte hartu beharko dute hiru orduz, hitzak errepikatu eta tekleatze jardueran, Kepa Paz-Alonsok, Clara Martinek eta Mengxing Liuk osatutako ikertzaile taldearen buru den Svetlana Pinet BCBLko ikertzaileak azaldu duenez.

Parte hartzaileek 30 euro jasoko dituzte trukean, eta, koronabirusaren mugikortasuna murrizteko neurriak indarrean dauden bitartean, Donostian bizi direnak izan beharko dute, probak bertan egingo direnez.

Azterketa hau egin ahal izateko, BCBLk teklatu berezi bat diseinatu du, inolako objektu metalikorik gabekoa, erresonantzia magnetikoko aparailuan sartu ahal izateko.

"Parte-hartzaileak etzanda sartuko dira eskanerrean, teklatua hanketan dutela. Orduan, hainbat egoeratan nola jokatzen duten ikusiko dugu: hitz egiten ala idazten ", azaldu du BCBLko adituak.

Jokabidezko zereginak ere egingo dituzte, esate baterako, hitz bat en-tzun eta errepikatzea, edota irudi bat ikusi eta zer irudikatzen duen idaztea.

Ikerketa horren bitartez, ekintza hauek hainbat gunetan zer nolako desberdintasuna eragiten duten aztertu nahi dute: zerebeloan, lobulu tenporalean edota biraketa fusiformean, eta bereziki, azal motorrean, honek betetzen dituelako eskuen mugimenduarekin eta hizketarekin lotutako funtzioak.

Behin proba magnetikoak eta jokabidezkoak amaitu ondoren urtebeteko epean eginda izatea espero duten ikerketaren emaitzek, garun-eremu horiek hobeto ulertzeko baliagarri izatea eta baliozko datuak ematea espero dute, adibidez, hizkuntzak ikasteko irakaskuntza-metodo berriak garatzen lagun-tzeko.

Halaber, sortutako ezagutza hori, garuneko iktusa izan duten eta hitz egiteko zailtasunei aurre egin behar dieten pazienteen errehabilitazioa hobetzen laguntzeko baliagarri izan daiteke; bai eta garuneko tumoreen kirurgien eraginkortasuna hobetzeko ere, zehatzago jakingo baita garuneko zein eskualde diren funtsezkoak komunikaziorako.

BCBL, gaztelania hizkuntza nagusi duten 18 eta 40 urte bitarteko eta eskuina erabiltzen duten 35 supertekleatzaile treberen bila dabil