Euskarazko tesi onenen sariak banatu ziren atzo Koldo Mitxelera Kulturgunean eta aurten 74 tesi aurkeztu badituzte ere, bost pertsona izan dira saridunak. Honakoak izan dira aurtengo saridunak: Iraultza Unzueta, Zien-tzien arloan; Itziar Otaegi, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan; Lide Totorikaguena, Osasun Zien-tzien arloan; Miren Artetxe, Gizarte Zientzien arloan; eta Eneko Zuloaga Arte eta Humanitate arloan. Saridun bakoitzak diploma bat eta 2.000 euro irabazi zituen eta bertan izan ziren Nekane Balluerka eta Andrés Urrutia ere.