- Bere hamargarren urteurrena ospatzeko, 2021eko urtarriletik irailera Donostiako Basque Culinary Centerrek (BCC) jarduera programa berezia garatuko du . Horrez gain, prestakuntza-eskaintza ere zabalduko du, bi master berrirekin, bi espezializazio ikastarorekin eta profesionalentzako ikastaroen katalogo berritu batekin.

Erakundearen organo gorena den BCCren Patronatuak asteazkenean onartu zuen zentroaren datorren ekitaldirako plana, bilera "misto" batean, kide batzuek bertan eta besteek telematikoki parte hartu baitzuten.

BCCren jarduna, Gastronomia Zientzien Fakultatea, Elikadura eta Gastronomiaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Zentroa (BCC Innovation) eta gastronomia sustatzeko ekitaldien plataforman banatzen da nagusiki. Aurten, hamargarren urteurrena ospa-tzeko, hainbat ekimen prestatzen ari da, BCCren komunitateko kide guztiak kontuan hartuz: ikasle eta irakasleak, enpresa kolaboratzaileak, erakundeak, sukaldariak, eta gastronomia sektoreko beste hainbat eragile.

2021erako berritasunen artean, Mondragon Unibertsitatearen mendeko Fakultate honen hezkuntza eskaintza handitu izana nabarmendu behar da; izan ere, eskaintzen dituen zortzi masterrei beste bi gehituko baitzaizkie.

Urrian hasiko den Komunikazio Gastronomikoari buruzko Master berria sortu da, etorkizunerako profesionalak honako arlo hauetan trebatzeko: "Edukien kontzeptualizazioa, ekoizpena eta kudeaketa, batez ere kanal digitalen bidez, bai informazio hedabideen-tzat, bai jatetxeentzat, enpresen-tzat, erakunde publikoentzat eta ekintzailetzako beste erakunde eta ekimen batzuentzat ere".

Bigarrena, Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako Masterra, 2022ko urtarrilean hasiko da, eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultatean eskainiko da.

Halaber, bi espezializazio ikastaro berri ere sortu dira: bat, Farm To Table sukaldaritza, sukaldari-tzako prestakuntza baratzezain-tzarekin uztartuko duena, bai eta sukaldaritzako joeren eta tekniken irakaskuntzarekin, sistema jasangarrietara eta zero hondakinetara hurbilduz. Eta, bestea, Sukaldari-tzako tekniken hobekuntza, estreinako aldiz %100 online eskainiko dena.