donostia - Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak iragarri duenez, errefuxiatuei lagun-tzeko programa pilotua Euskadin nahiz Euskaditik kanpo zabalduko da, egitasmoak lehen bederatzi hilabeteetan lortutako emaitza onak direla eta. Genevan egiten ari diren Errefuxiatuen Munduko Foroan egin du iragarpena Hernandok, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak errefuxiatuen harreraren eta integrazioaren arloko euskal esperientzia azaldu zuen. Eredu horrek gizartearen inplikazio zuzena ahalbidetzen du, auto-antolaketako hainbat formularen bidez.

Jordaniatik etorritako bost familia dira ekimen honetan parte har-tzen dutenak. Lehen egunetik, “tokiko babesle komunitarioen taldeak” osatzen dituzten boluntarioek laguntza eskaintzen diete, ziurgabetasunak gainditzen laguntzeko eta integrazio prozesua errazteko. - M.T.