- Ikasturte politikoari berriro ekinda, Félix Bolaños Gobernuko Presidentetzako ministroari zuzendu zitzaion Foro Sozial Iraunkorra atzo, berriz ere eskatuz, Sekretu Ofizialen Legearen erreformari buruzko eztabaidari “nazioarteko parametroen ikuspegitik aurre egiteko, eta artxibo ofizialetarako sarbidea gehiago luzatuko duten kortse berririk ez ezartzeko”.

Foro Soziala antzera zuzendu zitzaien gehiengo parlamentarioa osatzen duten Kongresuko talde parlamentarioei (PSOE, Unidos Podemos, ERC, JxCat, CUP, EAJ, EH Bildu eta Mas País-Compromis), legegintza-erreformari buruzko erreklamazioak babes ditzaten; izan ere, “azken asteetan, hainbat informazio agertu baitira komunikabideetan -ukatu ez direnak-, eta, horien arabera, Espainiako Gobernuak hainbat gai lege berri horren esparrutik kanpo uzteko asmoa baitu, besteak beste, GALen ingurukoak”. Erakundearen arabera, hiru hauek lirateke GALi buruzko artxiboak irekitzeko argudio nagusiak.

Lehenik eta behin, GALen eta torturaren biktima ugari dira “artxibo sekretuetan sartzeko itxaropenez daudenak; aldarrikatu dutenez, erreforma berri hau izango baita euren kasuen egia azaleratzeko bide egingarri bakarrenetakoa”. Gainera, agiri horiek zabaltzeak “asko erraztuko luke EAEko Polizia Abusuen Biktimen Legearen Balorazio Batzordearen lana”, bai eta Nafarroako etorkizuneko araudia ere. Eta, amaitzeko, Foro Sozialak “giza eskubideen urraketen biktimen arteko diskriminaziorik ezaren printzipioa defendatzen du. Biktima guztiek dute egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea “, esanez amaitu zuten.