Hasi da 42. Kilometroak. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak antolatu du aurtengo Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. "Ni, Hi, Hura... Ikastola mundura!" lelopean, milaka pertsona espero dira Zarautzen. Dagoeneko jendea 7,7 kilometroko ibilbidea betetzen ari da Hiru guneetan banatuta dagoena. Egitarau inklusibo, feminista eta jasangarria prestatu dute antolatzaileek.

Aurtengo Kilometroak orain arteko ereduaren azkena izango. 2020an Amasa-Villabonak eta Zizurkilek hartuko dute testigua eta jai txikiagoa eginen dute, parte hartzeari bideratuta.