Kilometroak. Usurbilgo Udarregi ikastolako ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta beste hainbat pertsona bildu ziren atzo Mikel Laboa plazan, aurtengo Kilometroetako abestia kantatzeko. Koloretako kamisetak soinean zituztelarik, abestu eta dantzatu zuten ehundaka pertsonek, urriaren 4ean egingo den festari bultzada emateko. Ordura arte, beste hainbat ekitaldi egingo dira. Besteak beste, datorren astean Jendartean bidaide antzerkia estreinatuko dute eta larunbatean, Realeko eta Oiartzuneko neskek Kilometroen aldeko partida jokatuko dute. Argazkia: Ainara Garcia