Iritsi da, azkenean, zinemazaleen egutegian markatutako egun horietako bat. Zinemaldiak gaur goizean ireki ditu sarrerak saltzeko leihatilak, bai aurrez aurrekoak bai birtualak, eta Zinemaldiaren 73. edizioaren aurreko lehen konpas hauetan ikusleen erantzuna ezin gogotsuagoa izan da.

Ordubete eskasean 10.000 eserleku inguru saldu ziren, eta salmenta erritmoa ez da aldatu egun osoan zehar, 19:00ak arte 32.425 sarreretara iritsi arte. Zifra horrek %3ko igoera dakar iazko lanaldi bereko datuarekin alderatuta.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, sarrerarik salduenak honako film hauei dagozkie: Los Tigres Deux pianos/Two Pianos eta Couture Sail OfizialeanOrwell: 2+2 = 5 eta Le Mage du Kremlin/The Wizard of Kremlin Perlaken; Nan Fang Shi Guang/Before the Bright Day eta Bad Apples New Directors sailean, eta Limpio eta Dolores Horizontes Latinosen.

Eskari handia

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eskerrak eman dizkie berriro ere herritarrei, lehen egunean saldutako sarrera kopuru handiagatik. “Lanaldiaren hasieran sistemak astiro funtzionatu du, eskaera handia izan delako. Izan ere, lehen ordu eta erdian bakarrik saldu dira 17.000 baino gehiago, hau da, sarreren kopuru osoaren erdia baino gehiago”, nabarmendu du Rebordinosek.

Sarreren aldez aurreko salmenta online zein aurrez aurre egin da Zinemaldi Plazako (Kursaal) leihatiletan. Gaur Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahal izan dira (ostirala 19, larunbata 20 eta igandea 21). Bihar, astelehena 15, 9: 00etan hasiko da 22., 23. eta 24. astelehenei dagozkien sarreren salmenta, eta asteartean, hilak 16, osteguneko, ostiraleko, ostiraleko eta larunbateko emanaldietako txartelak erosi ahal izango dira.