Euskadik 2.233.309 biztanle zituen joan den uztailaren 1ean, hau da, iazko egun berean baino 11.722 gehiago. Hazkunde hori, neurri handi batean, atzerritarren etorrerari zor zaio.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu berri duen biztanleriaren estatistika jarraituan jasotzen denez, Espainia osoan 48.797.875 biztanle zeuden, eta horien artetik 6.632.064 atzerritarrak ziren.
Urte arteko hazkundea % 0,53koa izan da, Espainiako batez bestekoaren azpitik (%0,86).
Euskal Autonomia Erkidegoko 2.233.309 egoiliarretatik 219.058k atzerriko nazionalitatea dute. Guztira, aurreko urteko uztailaren 1ean baino 10.368 gehiago dira, alegia, biztanleriaren guztizko hazkundearen % 88,4.
Seihileko honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.031 biztanle gehiago ditugu, 2024ko urtarrilaren 1ean 2.228.278 egoiliar baikenituen.
Arabak 340.420 biztanle ditu (337.508 orain urtebete), eta horietako 38.003 atzerritarrak dira (1.652 gehiago).
Bizkaiak 1.162.054 (1.156.314), atzerritarrak 109.173 direlarik (duela urtebete baino 5.539 gehiago).
Gipuzkoan bizi direnak 730.835 dira (727.765 2023ko uztailaren 1ean). Horietako 71.882k atzerriko nazionalitatea dute, duela hamabi hilabete baino 3.177 gehiagok.